Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

naturalki 1 adlag berez, izatez.

Beltzaren desgraziazko desberdintasuna da, biak [beltza eta zuria] "naturalki" berdinak izatea, eta ez errealki. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 108. orr.

Puntu hori ere nehor gutik uka dezake, zeren hitz batek, berez edo naturalki, adierazpen berezirik ez baldin badu ere, adierazpen zehatz eta finkoa izaten du gizarteak emanik. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 177. orr.

Hiri ideala ez da itun batean oinarritzen, naturalki sortzen baizik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 47. orr.

Naturala da aztergaia esplikatu egin nahi duelako, erakutsi nahi duelako naturala dela gauzak diren bezalakoak izatea, gauzen naturatik naturalki datorrela. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 115. orr.

Horri esker Jainkoak zuzenean eta naturalki ematen dio gizaki bakoitzari, bere biziaren eta gorputzaren zaintzekoa, hutsik gabeko geriza bermatuz, Zizeron bera lekuko. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 129. orr.

Denbora sintetiko hori (argazkiak horren aise, horren "naturalki" sortu ezin duena) da, inondik ere, zinema narratibotasunera, fikziora, gehien bultzatu duen ezaugarrietako bat. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 161. orr.

Apeztu nahi nuen, naturalki, ebidentziaz, aitaren anaia misionest gaia, eta arreba Serora xuria heroi perfektuak zirelakotz enetzat. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 19. orr.

Kartilagoak eta likido sinobialak naturalki eratzen duten bezain lubrikazio-sistema garbi eta eraginkorrik ez dute oraindik aurkitu ingeniariek. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 44. orr.

Gizakion ahotsak naturalki modula ditzakeen akordeei, grezieraz symphoniae deitzen zaie. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2310. orr.

2 naturaltasunez.

Afalorduan, apezpikua ez zen jaitsi; Prévanek eskua eman zidan beraz, eta hala mahaian naturalki nire ondoan eseri zen. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 270. orr.

Elektro-pop sailean kokatzen den obra, poesia eta soinuak naturalki uztartuz. Herria   2005-05-26

Estiloa aski landua da, ala naturalki atera zaizu? Berria - Kultura   2006-02-28

Harrigarria zitzaion erlijioaren hatzak hain barna ziren herri ttipi hartan, ohaidetasuna hain naturalki onets zezaten. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 145. orr.

Ba, behartzen nauzuen kasuan, neuk esango dizuet erraz eta naturalki: hura da heriotza na-tu-ra-la. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 197. orr.

Haren aurretik pasatu ginen, poliki-poliki eta, kasualitatez, begiak jaso eta ahizparen begiak ikusi nituen; biok, naturalki, barrez hasi ginen. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 163. orr.

Musikaren antzera, bazirudien bere ahotsez zeudela hitz haiek esanak, bere buruaz kanpo, eta erraz eta naturalki esaten zutela gau osoan gogoan eduki zuena, hainbat gauza esan bitartean. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zuzenean eta naturalki (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus