Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xagu [48 agerraldi, 21 liburu eta 5 artikulutan; cf sagu 481 agerraldi, 99 liburu eta 54 artikulutan] 1 iz adkor sagua.

Haritzaren etxean denak daude gustura: mokotarro, xagu, satain, sator, kattagorri, kattamuxar, eta hainbat ezkurjale. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 237. orr.

Egunero izaten diagu antzeko jolasa, katua eta xagua bagina bezala. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 147. orr.

Itsatsita neukan xaguaren intziria gogoan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 134. orr.

Entzun, berriz, hauxe besterik ez: haizea, hondarretako xaguen kurrixkak -ikustezinak baziren ere-, eta sugandilaren bat edo besteren firrindarak. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 37. orr.

Xafla bakoitza kolaz igurtzita dago, eta xagua xaflara igo bezain pronto kolatan itsatsita geratuko omen da. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 64. orr.

Xaguekin egindako esperimentuetan, esaterako, mikropartikulak erabiliaz ordukoak baino emaitza hobeak lortu ahal izan ditugu. Berria - Gaiak   2004-06-26

Usain horren atzetik beste batzuk bereizi ahal izan ditu: liburu zaharrena, kanforrarena, xaguak akabatzeko pozoinarena... Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 71. orr.

Xagu izutiaren itxura dik -pentsatu nuen-, bere zuloan ezkutatzen den xagu gris bat. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 93. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagi gisa)

Xagu-tranpa batean harrapatuta zegoen eta ezin zuen ezetz esan. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 83. orr.

Xagu aurpegiko sendagilea. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 181. orr.

Gabiraiaren hegadari behatzen zenion, xagu eta sator bila zerutik. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 18. orr.

3 ik sagu 7.

Dokumentua gorde eta bilatzaileari berriz ere lana emateko asmoz eragin nion xaguari, "Fitxategia" zitzaion laukitxoaren gainean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 272. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

xagu aurpegiko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus