Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galkatu, galka, galkatzen 1 du zapaldu, zapalduz trinkotu.

Zeren, heriotzan piztien hagin-sari izatea okerra bada, ez dut ikusten gozoago denik [...] gaineko lurraren pisuak zapal eta galka zaitzan. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 215. orr.

Emakumetxoak txabusinaren sakelatik tabako-poltsatxo bat atera eta pipa galkatzen hasi zen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 95. orr.

2 hed

Eroetxean zegoen ohe zuriari estekaturik, erremedioz galkatua eta atorra zurbailaren azpian biluz. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 111. orr.

Piano bat zegoen, argazkiez galkatua. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 95. orr.

Moja zeharo galkatuta zegoen eserleku hartan, alde batera eta bestera zeuzkan besoak pausatzeko egurrezko euskarriek kaxa itxi batean bezala itotzen baitzioten bere gorputz lodikotea. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 154. orr.

3 irud

Airea bero zegoen, txilinez, perfumez eta kez galkaturik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 52. orr.

4 ezin gehiago bete.

Norbait pozoiez eta janari hilgarriz galkatu nahi balitz. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 593. orr.

Eta ondoko zerragian, hurrengo abenduan galkatuko edo engisatuko ziren antzara kalapitatsuak. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 11. orr.

Hiriko kontseiluak xedea du hango ostatu eta jatetxe guzietan gibelkiaren debekatzea, alimale horien galkatzeak kabala gaixoeri egiten dien torturagatik. Herria   2005-12-01

5 (era burutua izenondo gisa)

Erretako oilanda galkatua. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus