Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

naturista 1 izond naturismoarena, naturismoari dagokiona.

Medikuntza naturistaz arnegatu ondoxetik, haren zakua botika mordoskaren altxatokia zen, buruko minak eta txaketenak estakuru. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 355. orr.

Bere sabeleko fruitua elkarte naturista baten eskuetan ezarria zuela jakinaraztearekin erakutsi zidan lehen faktura. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 192. orr.

2 naturismoaren aldeko pertsona.

Orain badira ordenagailuko programak katolikoentzat, naturistentzat, gaixo daudenentzat eta seme-alabarik ez izateko metodorik erabiltzen ez dutenentzat edo debekatua dutenentzat. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 81. orr.

Hogeita batgarren mendeko hippyen karabanek igerileku eta minigolfa izango ditiztek denek, eta naturista partikular bat... Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 198. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus