Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xextra 1 iz eztabaida, kalapita.

Ez dut nik bestelako misteriorik ikusten hainbat aldiz eztabaidagai izan dugun xextra honetan. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 170. orr.

Xextra izan diagu etxean, azkenean Egin-en ez ditiztek atera testuak, eta Godot berehala hasi duk hitaz gaizki esaka. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 204. orr.

Diskurtso politikoek eskola-patioko umeen kasketa eta xextren antz handiegia hartu duten garaiotan, [...]. Berria - Kultura   2004-10-23

Telebistan ikusten ditugunen antzeko politiko txikiak ematen duzue, zeuen xextra pertsonaletan sartuta beti. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 262. orr.

2 xextran

Emaztearekin eztabaidatu dezakezu, xextran ibili, baina gordinkeriarik gabe, orain, emakumea beste batekin jolasean hasten bada... Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 98. orr.

Mari Karmen koskorretaraino (sic) egina dago bere gizon-gauzarekin beti xextran eta kalapitan ibiltzeaz. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 139. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Erantzun "pribatua" luzatzen segitzen zuen, eta hori ia enpresa-xextra bezain sumingarri eta nekagarri zen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 284. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus