Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ohil iz basa, basatia.

Askok burrukan eta minez aieneka dihardute eta, panterak edo lehoi ohilak haginka jango balitu bezala, dena ulu beldurgarriz betetzen dute. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 289. orr.

Hesperideen urrezko sagar distiratsuen jagoleak, begirada oker eta gorputz izugarriko dragoi ohil zuhaitz-gerriari besarkatuak. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 311. orr.

Guk ohil eta barbarotzat jotzen dugun askok, "guk adina edo gehiago darabil arrazoimena". Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 113. orr.

Eta nahiz eta kanporantz lehertu ez, haizearen oldarra bera eta bere eraso ohila lurraren zulo ugarietan zehar hedatzen da, dardararen ondorengo izua bezala. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 427. orr.

Gurutzada ohil bat izan da Estatu moderno espainolaren sorkuntza. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 10. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus