Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salbo (orobat salbu) 1 adlag arriskurik gabeko egoeran. ik onik.

Ni ere guztiei atsegin ematen saiatzen naiz gauza guztietan eta ez dut bilatzen neure ona, besteena baizik, salbo izan daitezen. Elizen arteko biblia   1 Ko 10,33

Egia zen, bizia materialki lortu arren, ez zela aise garaizegi sufritutako ahalkearen harrak karrakatzen zuen zurrunbilo mentaletik salbo ilkitzea, partikulazki laguntzarik gabe. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 336. orr.

Chadefaud tratulari ile zuridunak Janinari hitza eman zion Eva sano eta salbo Arbidera eta handik Zuberoara lagunduko zuela gau hartan berean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 102. orr.

Lapurdiko herri guzietakoak baziren, eta on eta salbu iristen ziren bestaldera. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 236. orr.

Ekaizte ikaragarri hartatik salbo, abereak aterbe beroan lizarrosto jaten. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 240. orr.

Amaren anaiek, ihes egin zuten eta Ipar Ameriketan azaldu ziren salbu eta bizirik. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 20. orr.

"Euskara salbo ikusi arte, eztut kenduko bizarra" Arestik Fideli ikasia. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 143. orr.

2 (izenondo gisa)

Guk bagenekien polizia batengandik arineketan ihes egin ostean gelditu zirela han, leku salboan zeudelakoan, baina irudian ikusten zen polizia hori euren atzean bertan zegoela ordurako, eskuak gerrian, eta bere bibote handiarekin. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 400. orr.

3 salborik (orobat salburik) adlag salbo, onik.

Hiru gizon hauekin ez duzu deusik irriskatzen, badakit, konfiantza osoa egiten baitiet, Argonen erreinura salborik helduko zarela. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 32. orr.

Txanponen aldean, billeteak isilak ziren, ez zuten zaratarik ateratzen, eta kalezuloko begiluzeengandik salburik sentitzen zen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 37. orr.

Salburik zegoen, intimitatea berreskuraturik. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

onik eta salbu (10); salbu eta onik (4

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus