Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paparreko 1 iz parrapean, jartzen den apaingarria. ik papar 13

Perlazko lepokoa zintzurraren edergarri, forma zehaztezineko paparrekoa ezkerreko bularralde apalduan eta harri handi borobila eskuin eskuko erietan nabarmen zitzaizkion, tamainagatik ere, portretako emakumeari. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 150. orr.

Gerlari baten pitxia zen, ezbairik gabe, gutxienez zazpi azal zuridun hildakoa zen paparrekoaren jabe izandakoa. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 47. orr.

2 paparrean jartzen den adierazgarria.

Aitari amen egin eta paparrekoa kendu izan banu, inolako arazorik gabe joango nintzen zeppelina ikustera lagunekin. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 32. orr.

3 alkandora batzuen paparreko pieza.

Gero, ispiluaren aurrean alkandoraren paparrekoa jantzi, sudurzuloetatik ateratzen zitzaizkion bi iletxo kendu, eta, aitaren egin orduko, txilar koloreko frak izpildun baten barruan sarturik zegoen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 29. orr.

Elurra baino zuriago eta garbiago zeuzkan idunekoa eta paparrekoa, eta, bidaia luzea egin bazuen ere, hauts-izpirik ere ez zeukan frakean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 394. orr.

Txukun jantzirik, alkandoraren paparrekoa almidoiz ondo gogorturik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 335. orr.

Azken orduko modaren araberako paparreko tolesdunak tonu egokia ematen zion gorbatari. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 518. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus