Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galoi2 (orobat galon g.er.) 1 iz xingola modukoa, armadako graduen ezaugarria.

Panazko uniformea zeraman, primeran doitua, Rainbow Division izenekoaren intsigniez apaindua eta xingolez eta galoiz hornitua. alkandoran zituen galoi urri eta estreinatu berriak bezain gorri. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 373. orr.

Atzealdean lekaioa zeramatela, zanbuluka, urrezko galoiekiko libreaz jantzirik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 232. orr.

Lekaio bat zihoan damarekin, lepo ugariko longain dotorea soinean eta urrezko galoi batez apainduriko kapelu biribil distiratsua buruan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 261. orr.

Eskumuturreko galoietan igarri bainion graduazioa. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 51. orr.

Bistan da, preso bat zen, alemana, 4/5 galonetako ofizierra. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 90. orr.

Amaturrekaldiz beren xapelgoko bigarren astea zuten eta horra hor berezko ohi batzu soldado xinple mailerat itzuli direla beren galonak utzirik. Herria   2003-11-13

Ni Europan sarjentu izatera iritsi nintzen galoiak kendu zizkidaten arte. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 406. orr.

Galoiak dituena da suhiltzaile zaharrena eta isilik eta otzan jarraitu dio gazteak. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 140. orr.

Oso lepo luzeko gizon bat ikusi nuen, feltrozko kapela bat zeramana, xingola ordez galoi txirikordatuz inguratua. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 51. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Horretan kapitain galoiak janzten zituen De Gaulle artean gaztea izan zen. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 295. orr.

Uniforme-sorbaldetan sarjentu-galoiak zeramatzan batek. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 28. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta galoi (5); galoi txirikordatu (8); galoi txirikordatu bat (4); galoi txirikordatua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus