Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

makaldu, makal, makaltzen 1 da/du ad indarra, bizkortasuna edo sendotasuna galdu edo kendu. ik ahuldu. (norbait)

Haien ahaide bat bizi zen han, atso zimel bat, zeina, urteek makaldurik egonagatik, goizero joaten baitzen azokara. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 327. orr.

Ama egunetik egunera makaltzen ikustea ez da broma gero! Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 126. orr.

Haurrak makaldurik zeuden, emakumeak eta gazteak egarriak hilda, eta hiriko plazetan eta ateetako igarolekuetan erortzen ziren indarrik gabe. Elizen arteko biblia   Jdt 7,22

Makalduta hago zeharo, ez haiz ezertarako gauza! Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 111. orr.

Estutu barik baina makaldu barik jarraitzeko. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 85. orr.

Batzuetan makaldu bai, baina berehala bihurtzen naiz neure onera. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 138. orr.

2 (zerbait)

Haragiak amore eman baino lehen izpiritua makaltzen baita. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 37. orr.

Hainbeste ordutan elikagairik irentsi ez izanak neuronak makaldu zizkion. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 267. orr.

Nire buztana makalduz joan zen orgasmoaren ostean, lagunaren uzki abegikorretik berez ateratzeraino. Aitor Arana   «Onan» - 44. orr.

Pentsatu zuten sukarrak kalte egin ziola oroimenean, mugimenduak makaldu zizkion bezalaxe. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 88. orr.

Laster, gizonaren erasoak makaldu egin dira. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 53. orr.

Iritsi zenean, berriz, poztu beharrean, adorea makaldu egin zitzaion. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 280. orr.

Izotz urtuak osoro makaldua zion lasto-zaporearen trinkotasuna. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 55. orr.

Fokuen argia makaldu zen. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 72. orr.

Abiada makaldu gabe. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 50. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Sendotu beso ahulduak, bizkortu belaun makalduak. Elizen arteko biblia   Is 35,3

Aurpegi makaldu xurixka eta betazpi uheldua, dena hexur eta axal. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 63. orr.

Begi-azpi puztuak eta ezpain apur bat indarge eta kolore makaldukoak. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 164. orr.

Inexistentziaren eta oparotasun makaldu horren artean tartekorik ez zegoela ulertu nuen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 211. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus