Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

papereratu, paperera(tu), papereratzen du ad paperera eraman.

Makina bat aldiz saiatu zen bere oroitzapenak papereratzen, alferrik baina. Iban Zaldua   «Itzalak» - 80. orr.

Zoritxarrez, Napumoceno jaunak ez zuen izan ez gutun hori ez bidean pentsatu zituen gainerakoak papereratzeko modurik. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 64. orr.

Kulturako erredaktoreak grabagailu bati eragiten zion aitzin eta gibel, elkarrizketa bat papereratzen ari. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 123. orr.

Bi aldeek oso positibotzat jo zuten ahoz hitzartutakoa papereratu izana. Berria - Ekonomia   2004-10-07

Egunkari hau nola egiten den erakusten du: kazetariak albistea jasotzen duenetik, erredakzioan idatzi, inprentan papereratu, kioskora heldu eta irakurlearen eskuetara iristen denera. Berria - Kultura   2004-12-04

Objektua ikusi bezalaxe (sormenari lekurik eman gabe) geroago papereratzeko ahalmen ez-ohikoa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 204. orr.

Objektua ikusi bezalaxe (sormenari lekurik eman gabe) geroago papereratzeko ahalmen ez-ohikoa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 204. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus