Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nazi 1 izond nazionalsozialista.

Antisemitismoa ez zen Alemania nazian sortu. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 9. orr.

1941etik 1944ra Alemania naziaren esku egon zen Estonia. Berria - Kultura   2006-01-03

Handik laster sortu zen eta indartu Hitlerren alderdi nazia edo Nazional-sozialista, Versaillesen alemaniar aberriak jasan Diktat itsusia mendeka omen zezakeen alderdi bakarra. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 79. orr.

Diktadura nazian juduak eta egungo zuzenbide-estatu demokratikoetan paperik gabeko etorkinak homo sacer berriak direla. Berria - Kultura   2004-05-18

Antjeren aita Holandan, gerra denboran, sarjentu nazia izan zen, Schumacher sarjentua. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 30. orr.

Zutik irmo, bere batailoi nazia gogoan. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 48. orr.

Norbaitek esan balit orduan Dornier eta Heinkel hegazkin naziek mila eta bostehun eta gehiago pertsona soil hil zituztela Gernikan, aho zabalik gelditu izango nintzatekeen, ovni baten aurrean bezala. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 79. orr.

Balkoi nagusian, bandera nazi handi bat. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 350. orr.

Gurutze nazi baten barnean lerrokatu argazkien ondoan faxistak hitza emana da. Herria   2002-09-19

Esparru nazietako preso ohiekin hainbat orduz eginiko elkarrizketetan azalduriko oroitzapenak. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 42. orr.

Kontua da, Russell Spencer arte zuzendariak bilera eskatu zidala agur-naziaren sorrerari buruzko gag bat bururatu zitzaiola-eta. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 7. orr.

Horrenbestez, uko egin zion lerro nazi-faxistetan borrokatzeari eta, ondorioz, kontzentrazio-esparru militar batera bidali zuten, Poloniara. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 12. orr.

2 irud/hed

Llamazaresek, Sevillatik, «ETAren basakeria nazia» salatu zuen. Berria - Harian   2005-03-11

Zakurra zakur nazia zen, aitak Holandan aurkitu zuen zakur nazi baten umea Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 30. orr.

3 iz Alemaniako alderdi nazional-sozialistako kidea.

Ikusi ahala erosten nituen Joseph Rothen edo Hermann Ungarren edo naziek debekatutako hainbat autoreren liburuak, nahiz alemanez izan nahiz frantsesez. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 316. orr.

Emaztea eta beste umeak naziek okupaturiko Varsovian geratu ziren. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 69. orr.

1933an Suitzara emigratu behar izan du, gero Frantziara eta 1942an USAra nazien ihesi. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 32. orr.

Naziek gas ganberak erabili izana zalantzan jarri du Le Penen ordezkoak. Berria - Mundua   2004-10-13

Baina orduko Alemaniaren etsaiek berehala zabaldu zuten naziek berek egina zela atentatua; lehergailua jarri eta eskua ezkutatu, naziak maisuak zirela horretan; jendea komunisten eta juduen kontra jartzeko burutzen zituztela naziek sator-lan haiek. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 69. orr.

Palestinako arabiarren bizkar [...] erakutsi zuten naziek juduei pairarazitako sufrimenduetatik sionistek ikasitako irakaspena ez zela izan beraiek biktima gisa jasandako krimena ez egitea, baizik eta, beraiei txanda egokitzean, beraiek baino herri ahulago bat jazartzea. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 205. orr.

Kontua da gerra osoan zehar Francok faxisten eta nazien laguntza jaso duela. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 35. orr.

Naziak garaituak zirela gero eta nabariagoa zen, ordea. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 202. orr.

Garbizale eta garbijale amorratuenak naziak izan dira hemen, oraindik ez dakienik balego. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 204. orr.

4 (izenondoekin)

Oso denbora gutxian nazi sutsuak bilakatu ziren. -Otto! -eta apalxeago, geuk bakarrik entzuteko moduan-: nazi madarikatu hori, zer arraio. Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 65. orr.

Denek nindukaten nazi konbentzitutzat, denek ikusi ninduten zalditegian Sebastiani pixa egiten. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 89. orr.

-Ni ez naun nazi kriminal bat! Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus