Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ohointza 1 iz lapurreta.

Ez da bada katolikorik ohointza eta erailketa baino krimen handiagoa dela heresia, ukatuko duenik, Goserik geunden; hotzak jangura xorroxten zigun; ohointzak baziren aski ardura. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 113. orr.

Berrogoi bat ohointza aitortu zituen orduan, denak Hendaian eginak, etxez etxe ikuska ibiliaren bortxaz. Herria   2003-07-24

Gauaz, jateko ebaste anitz bada, nahiz-eta ohointza garrazki zigortua den. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 77. orr.

Eme-mundu horrek gaitzeko sarraskiak pairatu zituen: bortizkeria, bortxaketa, ebasketa, ohointza indartsu, erreketa, suntsiketa. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 88. orr.

Menturaz, pentsatu zuen emazte gazteak, ohointzatik libratu zen bere neurriei eta kanpoko itxurari esker. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 295. orr.

Gaitziturik, zerbitzariak Hugonell gaztearen jantzietan gorde zuen zilarrezko kopa bat eta biharamunean, ohointzaz akusatu. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 90. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Diotenaz, ohointza mota batzu dira azkarki emendatu eta horrek nahasten bezala omen ditu kondu guziak. Herria   2001-08-09

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Alabaina nehor ez zen harritu, dinamita ohointzatik landa, Hutx militante potoloa libre eta kargurik gabe atera zenean. Ospagai har ditzaket amodioak, abere-ohointzak, nabigazioneak, gerlak. Itxaro Borda   «Hiruko» - 39. orr.

Han porturik ez baitute, baina bai ordea uhaitz zabal eta onak, salerostetan dabiltzan itsasturiendako lanjerosak direnak, hango jendeak itsas-ohointzatik anitz bizi baitira. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus