Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gabardina 1 iz beroki itxurako euritakoa.

Atzera eta aurrera zebiltzan beren gabardina luze eta belusezko kapeluekin. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 106. orr.

Gabardina arin bat zekarren, kanpoan elurra ari zuen arren. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 121. orr.

Gabardinaren sakeletan sartu ditu eskuak. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 103. orr.

Rickek pistola bat darama gabardinaren poltsikoan. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 299. orr.

Gabardinak forruan duen sakela haundi batean. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 29. orr.

Emakume gazte bat ikusi nuen neure aurrean, ezezaguna, gabardina batean bildua. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 209. orr.

Freskatzen ari zuen, eta Hermannek gabardinaren lepoa jaso zuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 48. orr.

Gabardinaren iduna goratu, eskuak igurtzi eta eskumako poltsikoan sartu zuen eskua. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 54. orr.

Zutitu eta gabardinako hegalak tinkatu zituen, lepoa babestuz. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 65. orr.

Metraileta gabardinaren azpian gordeta, Bar Otamendin sartu nintzen eta kafea eskatu nuen. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 219. orr.

Gabardina itxuragabe batez jantzia hasi zaio alderatzen. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 173. orr.

Horma erorien artean, gabardinak ukigabe zirauen, estazioburua iristear balego bezala. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 48. orr.

2 (aditzaren objektu gisa)

Gabardina bat zeraman soinean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 43. orr.

Bizarrik kendu gabe eta pijama gainetik gabardina neramala. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 198. orr.

Gabardina erantzi eta gorbata laxatu du. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 73. orr.

Andrések gabardina kentzen laguntzen dizun bitartean.   - 124. orr.

Gabardina jantzi, lepokoa gurutzatu, kapela ongi jarri eta irteerarantz abiatu zen. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 132. orr.

Gainean gabardina jarri zion. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 10. orr.

Bere gabardina berehala soinetik kentzen zuela senarra harekin estaltzeko. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 16. orr.

Zer, gabardina zikintzeko beldurrez, ala? Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 51. orr.

Haizeak gabardina eta ilea harrotu dizkio. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere gabardina (9); eta gabardina (11); eta gabardinaren (3); gabardina bat (7); gabardina erantzi (10); gabardina erantzi eta (5); gabardina eta (9); gabardina jantzi (9); gabardina jantzi eta (5); gabardina lotu (3); gabardina luze (3); gabardinaren poltsikoan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus