Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galtzaile (orobat galtzale) izond 1 galtzen duena.

Pertsona inozoa, suerte txarra izaten duena, galtzailea, ergela. 25334

Gogorregia gertatzen zait irudi hori, boxeolari galtzailearena: bere gorputz sendo eta gihartsuak trapuzkoa dirudiela, konorterik gabe jada, [...]. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 392. orr.

Borrokek luze irauten zuten sarritan [...] eta askotan hilda bukatzen zuen zakur galtzaileak. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 154. orr.

Ekialdeko inperio galtzaileen eremuetan. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 73. orr.

Liburuan gizakiaren alde galtzailea agertzen da. Berria - Kultura   2004-01-08

2 (hitz elkartuetan)

Antzezlan batetik ihes egindako aktore bat omen zirudien, beste garai edo lekuren batekoa, galtzaile paperean ia beti. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 145. orr.

Anker portatu izan da beti galtzaile jendearekin. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 179. orr.

Virgil bera ere etsiz zihoan eta galtzaile-egoeran hondoratuz. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 154. orr.

3 (izen gisa)

Garailearen bozkarioa dela galtzailearen pena eta nigarra. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 212. orr.

Garaipena hilotz eta samin pilaketaren sinonimo baizik ez denean, hobe galtzaileen arteko izatea, garaileen arteko baino. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 53. orr.

Galtzaile baten historia. Berria - Kultura   2004-02-03

Galtzaile duinen taldera. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 414. orr.

Ni baino helduago batekin ikusi zutela goizeko ordu txikietan hiriburuan galtzaile sentimental eta gautxorientzat dauden ibiltokietan. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 58. orr.

4 (izan aditzarekin)

Galtzailea ez da nahitaez koldarra; alderantziz, adoretsua izan daiteke oso. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 414. orr.

Andres Untzain 36ko gerratean galtzaile izan zirenetakoa zen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 10. orr.

Zeren garaile izan nahi bainuen nik ere, ez galtzaile! Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 46. orr.

5 (predikatu gisa)

Lance Armstrong galtzaile, behingoz. Berria - Kirola   2004-03-05

Errusiarrak galtzaile. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 247. orr.

Nahiago galtzaile bizi eta hil, zapaltzaile eta hiltzaile baino, Patri. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 42. orr.

Jokoan galtzaile atera dadin. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 175. orr.

Martxoan egindako kantonamendu hauteskundeetan ere galtzaile atera zen. Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Bere burua galtzaile eta deseroso senditzen duela aitortu nahi ez duen baina, irri horrekin, hala erakusten duen gizona. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 173. orr.

Koloreak galtzaile irten ziren antzina, gauzen kontra izan zuten borrokan. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 180. orr.

Estatu Batuek Bigarren Gerra irabazi zutela eta, ondorioz, Japonia eta Alemania galtzaile suertatu zirela. Iban Zaldua   «Traizioak» - 173. orr.

Munstroak hezur eta haragi egiten dira gauaren kontrako trabesean galtzaile gertatu direnen garunetan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 291. orr.

6 norbait galtzen duena.

Ez da inor berarentzat soilik galtzen, besteen galbide eta galtzaile gara bidenabar. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 257. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina galtzaile (4); beti galtzaile (4); dira galtzaile (3); ere galtzaile (5); eta galtzaile (11); ez galtzaile (4); galtzaile atera (12); galtzaile atera zen (4); galtzaile aterako (7); galtzaile bakarra (3); galtzaile bat (4); galtzaile baten (4); galtzaile da (3); galtzaile eta (5); galtzaile irten (5); galtzaile izan (14); galtzaile izan zen (4); galtzaile izatea (4); galtzaile nagusia (5); galtzaile nagusiak (3); gu galtzaile (3); guztietan galtzaile (3); lehian galtzaile (3); zuen galtzaile (3)

arbola petalo galtzailea (3); bi galtzaileak (3); da galtzailea (3); eta galtzaileak (13); eta galtzaileek (6); eta galtzaileen (4); eta galtzailerik (7); eta galtzailerik gabeko (3); ez galtzailerik (3); galtzailea izan (3); galtzaileen artean (5); galtzaileen arteko (5); galtzailerik gabeko (3); galtzailetzat jo (4); galtzailetzat jotzen (3); irabazle eta galtzailerik (4); irabazlerik eta galtzailerik (3); kamelia petalo galtzailea (3); petalo galtzailea (6); zuten galtzaileek (4)

ala galtzale (3); aldiz galtzale (4); bi galtzale (6); bi galtzale hauk (3); bi galtzaleak (5); bi galtzaleek (7); bi galtzaleen (3); da galtzale (3); dira galtzaleak (6); dute galtzaleek (9); ere galtzale (6); eta galtzale (8); eta galtzaleak (12); eta galtzaleek (7); galtzale bat (4); galtzale bat behar (4); galtzale eta (5); galtzale hauk (13); galtzale izan (4); galtzalea kanpo (4); galtzaleak aintzinean (6); galtzaleak aitzinean (4); galtzaleak baina (3); galtzaleak dira (3); galtzaleak ere (9); galtzaleak eta (3); galtzaleak ziren (3); galtzaleek ere (12); galtzaleek ez (4); galtzaleen artean (3); gelditu galtzaleak (4); irabazle ala galtzale (3); irabazle eta galtzale (4); ukan dute galtzaleek (3); ziren galtzaleak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus