Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saldu, sal, saltzen 1 du ad norbaiti zerbait eman diru kopuru baten truke.

Oilo-simaur edo zirin-satsa [...] ez da hutsean ematen; aitzitik, saldu egiten da, eta garesti. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 240. orr.

Enpresek erabateko askatasuna dute zer ekoitzi, zer saldu eta zein preziotan saldu erabakitzeko orduan. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 61. orr.

Saldu iezadazu mahastia, edo, nahiago baduzu, beste mahasti bat emango dizut haren ordez. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 78. orr.

Orduan ardiak saldu, eta jauregi bat erosiko dut. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 89. orr.

1947an idiak saldu eta traturra erosi zuela. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 86. orr.

Donibane Garazitik etortzen zirela emazte batzuk, kausera, krepa, etxeko baratzeki eta fruitu saltzera. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 84. orr.

Asteburuetan talo-saltzen eta kontzertu-antolatzen aritzeko astirik ez zutelako. Itxaro Borda   «%100 basque» - 139. orr.

Ezin da dolarrik saldu, urrea gutxiago oraindik. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 322. orr.

Armak saldu omen dizkie poloniar matxinoei. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 22. orr.

Enpresa jakin baten akzioak saltzeko eskaintza handia bada, enpresaren kotizazioek beherantz egiten dute. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 222. orr.

Hogeita hamar mila bolaluma saldu zizkion Martin jaunak RAFi eta oraindik gehiago Estatu batuetako Armadari. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 30. orr.

Espainian norbait gai baldin bada liburu baten 10.000 ale saltzeko [...], euskaraz arrakastatzat hartu beharko litzateke 125 ale saltzea. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 54. orr.

Zenbat ale saltzen ditu, bada, Berriak? eta, batez ere, zenbat ale saltzen ditu Argia beteranoak? Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 129. orr.

Baina Euskadi Saria irabazi arren, oso ale gutxi saldu zituen. Iban Zaldua   «Traizioak» - 162. orr.

Geroago Irauzketako etxea bere lurrekin saldu zion gobernuak Beltrán Etchepare-ri. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 15. orr.

Mutikoak han jarduten zuten gaizkile-banda horietariko bati saldu bazion loroa? Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 305. orr.

Katmandun neskatila zenean saldu zuen gizonaren bila hasi zen. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 222. orr.

Zin egin zion Esauk eta premu-eskubidea saldu zion Jakobi. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 71. orr.

Gero, dibisen merkatuan, diru hori saldu egiten du, alegia beste dibisa baten ordez trukatu. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 237. orr.

· The Tibetan Book of Living and Dying liburuak arrakasta izugarria izan zuen eta milioi ale inguru saldu dira mundu guztian. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 196. orr.

Orduan, Frantziara ere saldu zen zura frango. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 158. orr.

2 (adizlagun eta kidekoekin)

Ziur zeuden Claude aurkituko zutela idi birikak handizka saltzen zuten lekuan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 254. orr.

Salgaia prezio onean saldu duen merkataria. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 83. orr.

Nahiko modu onean saldu zidaan, bera hil arte liburu-dendari eusteko baldintzarekin. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 229. orr.

Erositako prezioan saltzen dizkizuet kontuok. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 51. orr.

Prezio doblean saldu beharko dinat! Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 56. orr.

Haien gorozki guztiz ere urria urrearen prezioan saltzen da. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 241. orr.

Gero jakin nuen Madrilen oso erraz saltzen zituela -salneurria bikoiztuta- Christie's-eko enkanteetan lortutako gauzak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 113. orr.

Hemengo hau 900 dolarrean saldu beharko zuen. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 307. orr.

-Tira, ondo da, prest nago hamabosna errubloan saltzeko! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 86. orr.

Erosi baino prezio merkeagoan saldu. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 72. orr.

Armadako tramankuluak merke-zurrean saltzen dituen gizon begibakarrari erosi diogu Fresnon. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 75. orr.

Garai hartan [...] orain bezala, ederki saltzen ziren hiztegiak, gramatika osoak edo zatikakoak, eta aditzen koloretako paradigmak. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 52. orr.

Merke saltzeko egindako purtzileria haietan enplegatzen zuen bere sormena. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 117. orr.

Diamanteak bezain garesti saltzen den beltz indartsua, lanerako aparta. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 21. orr.

Trintxerpe, arrantzale txiroen etxe multzo hezea, armadoreek berek merke jaso eta garesti saldua. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 47. orr.

Hamabi artistak beren obrak eskaini dizkiete demoei, enkantean saltzeko. Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Koadroak saldoka saltzen hasi zen Australian. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 187. orr.

-Asko saldu dut gaur. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 215. orr.

3 irud/hed

Denik eta lan motarik exkaxenera, duingabeenera eroria zen jada: gorputza diruaren truke saltzera. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 81. orr.

Gaztea eta polita zen, gazteegia tamalez ametsik gabeko munduan murgildua izateko, gorputza garesti saldu arren. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 61. orr.

Ez nintzen bihurtu kaleko emakume deritzana, mari-purtzil bat, baina neure larrua saldu dut. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 46. orr.

Katilukada bat zopa edo non egona edukitzeko, arima saldu behar zenuen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 76. orr.

Deabruari arima saldua diona. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 34. orr.

Arima saldu nahi al diozu eskaintzarik handiena egiten dizunari? Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 485. orr.

Segada batean eroria zela ulerturik, sablea atera eta bere burua garesti saltzera prestatu zen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 191. orr.

Bere burua saldu edo bere buruaz beste egin. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 216. orr.

Ikusi dugu kontraispiluaren astalogika zuri-belztaile horrek zer eginarazten zigun: eskizofrenia lotsagarri bat saldu eta neurosi errukarri bat erosi. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 135. orr.

Ospe ona eta izen garbia garesti saltzen direlako gure gizarte itxuratian. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 93. orr.

Nortasuna bera ere saldu egiten da. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 123. orr.

Poza saldu. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 39. orr.

Euskal idazleek edo euskal literaturak atzerrian ideia berezi, ezberdin edo propio bat saldu dezakeela esango zenuke? Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 222. orr.

Hartzaren larrua saltzen ari nintzen hura akabatu aurretik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 129. orr.

4 leialtasuna zor diogun norbaiti edo zerbaiti kalte edo iruzur egin; norbaitenganako leialtasuna hautsi, bereziki diru edo onuraren baten truke. ik traditu; traizionatu.

Saldu gintuen salataria zen Gagni hori. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 179. orr.

Faxistak Bartzelonan sartu zirenean, Adelaren aita ihes egiten saiatu zen, familia eta guzti, baina, zer diren gauzak, beste maisu batek saldu zuen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 39. orr.

Bera ere gogor jo bazuten, seinale ez gintuela saldu. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 440. orr.

Saldu egin ninduen kolegiotik bota ninduten egunean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 126. orr.

"Saldu egin nau, saldu egin nau, bihotza niretzat besterik ez omen zuen horrek; eta beragatik saldu nuen neuk, halaber, munduko gizonik zintzoena". Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 31. orr.

Saldu egin baikaituzte ni eta nire herria, txikituak, hilak eta suntsituak izan gaitezen. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 140. orr.

Amerikarrek saldu egin gintuzten, lehen sobietarrek bezalaxe. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 62. orr.

Arrazoi duzu, horrek ez du baitezpada erran nahi zure aitatxik enea bezalakoak SS-ei saldu zizkiela. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 167. orr.

Saldu eta entregatu behar nituen erruso guztietatik, neska hura eta haren anaia ziren nire kontzientziatik gelditzen zen apurra hunkitzeko gai ziren bakarrak. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 150. orr.

HBko batek esan zuen EE traizio baten ondoren jaioa zela, eta Espainiar Estatuari saldu ziotela beren burua. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 148. orr.

Hiltzaileak halakoak, gobernu zitalari salduak. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 226. orr.

6 (da saileko laguntzaileekin)

Horra, saldu egin zarenez, eta Jaunak atsegin ez duena egin, zigorra hartuko duzu nire eskutik. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 80. orr.

Herritarrek Nafarroako Gobernuarekin negoziatu zutela salatu zuen Koordinakundeak; saldu egin zirela, nolabait. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 75. orr.

7 zerbaiten edo norbaiten onarpena bultzatu.

Iristen den konponbidea gero "saldu" egin beharko dio alderdi bakoitzak bere publikoari, bai euskal alderdiek eta bai estatuko alderdiek ere. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 77. orr.

Negozio huts dena beharra balitz bezala saldu nahi dute. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 140. orr.

Agintariek, hala ere, bortitzen kontrako gurutzadatzat saldu dute Itoizko urtegiaren auzia. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 14. orr.

Hain traszendentetzat saldu nahi izan diguten bikotekidea aukeratzeari ez ziola hainbeste garrantzirik ematen esan nahi zuen agian. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 181. orr.

Nafarroako Gobernuak okupaziotzat saldu nahi izan zuen Artozkin gertatutakoa, baina ez zen hori izan. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 130. orr.

8 (era burutua izenondo edo izen gisa)

Ni, berriz, gizon ahula naiz, bekatuari saldua. Elizen arteko biblia   Erm 7,14

Ondasun saldua jabe zehatzik gabe zegoen, hori ere nekazaritzarako kaltegarria izanik. Berria - Mundua   2006-04-27

CIAk mertzenario bilakatu duen kazetari saldua. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 134. orr.

Ezagutzen duzu nire familia guztia; uste al duzu saldu bat naizela? Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 113. orr.

Le Détonant, erosi Le Détonant, faxisten eta salduen kontrako antidotoa! Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 323. orr.

· -Basbusa saldu hutsarekin, gu denok lurperatzeko bezainbeste diru irabazia du. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

akzio saldu (6); akzioak saldu (5); ale saldu (20); ale saldu dira (6); aletik gora saldu (4); altzariak saldu (4); ardiak saldu (4); arima deabruari saldu (4); arima saldu (10); armak saldu (4); asko saldu (11); auto saldu (10); auto saldu ziren (4); bere burua saldu (12); berehala saldu (5); deabruari saldu (5); dena saldu (11); denda saldu (5); disko saldu (6); dolarretan saldu (10); dolarretan saldu zen (5)

enpresari saldu (4); ere saldu (27); erosi eta saldu (4); eskubidea saldu (4); eskubideak saldu (4); eta gero saldu (4); eta saldu (46); eta saldu egin (6); eta saldu egiten (9); etxea saldu (12); etxea saldu eta (4); euroan saldu (10); eurotan saldu (21); eurotan saldu da (4); eurotan saldu du (4); ez saldu (8); ezer saldu (5); ezin saldu (4); gabe saldu (6); garesti saldu (9); garestiago saldu (5); gehiago saldu (36); gehiago saldu ziren (4); gehiago saldu zituen (4); gehien saldu (9); gehien saldu den (4); gero saldu (7); gisa saldu (4); gora saldu (6); gutxi saldu (5); gutxiago saldu (20); gutxiago saldu dira (5); guztia saldu (7); guztiak saldu (27); guztiak saldu dira (5); guztiak saldu eta (8); guztiak saldu zituen (4); hegazkin saldu (7); hegazkin saldu zituen (5); herria saldu (4); hori saldu (9)

jokalariak saldu (6); lurrak saldu (6); megawatt saldu (4); merke saldu (6); merkeago saldu (7); milioi auto saldu (6); milioi disko saldu (5); milioi dolarretan saldu (5); milioi eurotan saldu (7)

ondasunak saldu (5); ondo saldu (5); partaidetza saldu (6); prezio onean saldu (5); prezioan saldu (5)

saldu beharra (10); saldu dira (59); saldu ditu (25); saldu eta erosi (5); saldu izana leporatzen (5); saldu zeure ondasunak (8)

sarrera guztiak saldu (6); sarrera saldu (7); sarrera saldu dira (4); truke saldu (15); txartel saldu (9); zenbatean saldu (4)

libururik salduena (4)

libururik salduenak (4)

ama ere salduko (4); berehala salduko (5); bixkotxak salduko (4); bixkotxak salduko dituzte (4); euroan salduko (4); eurotan salduko (11); eurotan salduko dira (5); garesti salduko (9); gehiago salduko (6); merke salduko (5); merkeago salduko (4); prezioan salduko (7); salduko dira (22); salduko ditu (12)

zenbatean salduko (5)

salduta daude (6); salduta zeuden (5); sarrera salduta (4)

ale saltzea (4); arrautzak saltzea (4)

saltzea debekatu (5); saltzea debekatzen (4); saltzea egotzi (7); saltzea erabaki (12); saltzea erabaki dute (4); saltzea leporatu (4); saltzea lortu (8)

tabakoa saltzea (4)

bosch siemensi saltzeagatik (4)

akzioak saltzeko (5); berriz saltzeko (4); enkantean saltzeko (5); etxea saltzeko (8); euskara saltzeko (4); garestiago saltzeko (4); gehiago saltzeko (5); merke saltzeko (6); niri saltzeko (5); produktuak saltzeko (8)

saltzeko asmoa (22); saltzeko asmotan (5); saltzeko asmoz (4); saltzeko aukera (13); saltzeko baimena (6); saltzeko eskaintza (31); saltzeko eskaintza publiko (5); saltzeko eskaintza publikoa (10); saltzeko eskaintza publikoan (4); saltzeko gai (7); saltzeko prest (26)

sarrerak saltzeko (5); tabakoa saltzeko (7)

bi sosetan saltzekoa (7)

ale saltzen (6); armak saltzen (4); arropa saltzen (6); asko saltzen (12); bere burua saltzen (5); dendetan saltzen (4); droga saltzen (8)

egiten eta saltzen (5); egunkariak saltzen (8); erosten eta saltzen (4); europan saltzen (4); eurotan saltzen (6); garesti saltzen (7); garestiago saltzen (8); gauzak saltzen (6); gehiago saltzen (17); gehien saltzen (9); gutiago saltzen (5); gutxi saltzen (8); gutxiago saltzen (10)

jantziak saltzen (4); kea saltzen (8); kea saltzen ari (6); liburuak saltzen (4); merke saltzen (9); merkeago saltzen (9)

ondo saltzen (7); ongi saltzen (5); produktuak saltzen (5)

saltzen diren produktuak (5); saltzen dituen denda (4); saltzen ibili (7); saltzen saiatu (6); saltzen zituen denda (6); sarrerak saltzen (6)

tabakoa saltzen (4); txartelak saltzen (4)

zenbatean saltzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus