Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galtzarbe (Egungo testuen corpusean 416 agerraldi; orobat galtzarpe Egungo testuen corpusean 16 agerraldi) iz 1 besoa gorputzari lotzen zaion alderdiaren azpialdea.

Galtzarbea makuluan bermaturik, eskua luzatu zidan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 279. orr.

Urrutiko agintea baliatuz, sabaiko ibilgailua ohe gainera ekartzen du, izterrak eta galtzarpeak tinkatuz. Berria - Euskal Herria   2004-02-07

New York Times galtzarbean jarriz, geltokiko berotasunera sartu zen. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 11. orr.

Joseba, poltsa galtzarbean, horien atzean geratu zen... Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 140. orr.

Iztapeko eta galtzarbeko ilea erretzen genuen. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 55. orr.

Charlyk Ximurra zutiarazi zuen, esku bakar batez galtzarbetik atxikia. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 375. orr.

Gutunazala jakaren galtzarbe ondoko patrikan gorde, eta hanka-puntetan egin nuen sarrerarainoko bidea. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 125. orr.

Polizia bat ume bati heltzen ari zitzaion galtzarbeetatik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 48. orr.

Gazte bik heldu naute orduan, sendo, galtzarbeetatik, lurretik altxatuz. Txillardegi   «Labartzari agur» - 205. orr.

2 (jantzi batena)

Izerdi-putzu zabalak gelditu ziren agerian haren alkandoraren galtzarbeetan. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 100. orr.

3 galtzarbe uhal

Sable kakotua [...] harri biziz jositako galtzarbe-uhal liluragarri batetik zintzilik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 270. orr.

Aldamenean poltsa gorri bat, larruzkoa, galtzarbe-uhal gisakoa. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta galtzarbeetan (3); galtzarbe uhal (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus