Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galtzazpi [11 agerraldi, 7 liburutan; Egungo testuen corpusean 49 agerraldi] iz pl gizonezkoen azpiko jantzia, gerritik izterretarainoko galtza modukoa. ik galtzazpiko; galtzoin; galtzontzilo.

Gizon oin-hutsak mahuka hutsean, galtzazpiez eta elastikoez jantzitako ume mordo bat. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 202. orr.

"Jantzi azkar", esan zidan; eta nik hankartera eraman nituen eskuak, hankartea galtzazpiz ongi estalia banuen ere. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 8. orr.

Galtzazpi hutsetan nengoen eserita. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 30. orr.

Gogoraraz dezadan, bidenabar, antisemitismoa bezain aspaldidanikoa dela otoitz-janzkiaren laidoztapena: deportatuei soingainekook bahitu, eta haietatik galtzazpiak egiten zituzten SSek, eta gero Lageretan preso zeuden juduen artean banatzen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus