Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salerosi2 1 iz saltzen eta erosten aritzea; saltzen edo erosten den gauza. ik salerosketa.

Etxekoentzat eta etxeko trabailarientzat egunoroz ekartzen zirèn jatekoak eta bizigaiak, eta egunoroz izaiten zirèn diru-sartzeak, salerosiak eta zor-hartzekoak. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 597. orr.

-Lisa nirea, pozez betea ikusten dut zeinen ondo doazkizuen salerosiak; baina nik ez dut zuen dirurik nahi. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 93. orr.

Nihaur nahi baininduen administratzaile berri, landareen, hornizoinen eta bertze salerosien kontuen eramaiteko eta hango eta hemengo erosle zein saltzaileekin harremanetan jartzeko. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 576. orr.

Lisak adierazten zuenez, ez ziren handinahiak, ez zuten dirua arinegi biltzeko asmorik; bestela, senarra txerrien handizkako salerosietan hastera bultzatu eta "ehunka eta milaka" irabazaraziko zituzketen txanponak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 87. orr.

Hamahiru urte zituen orduan; ezin, beraz, salerosi handietan pentsatzen hasi, ezin loreen kalean saltoki bat izatearekin amets egin. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 245. orr.

2 irud/hed

Nazionalismoa erlijio bat da, beste erlijio baten ordezko nahiz beste erlijio baten lagunkide izan daitekeen erlijio bizi-betegarri bat, hitzaren adiera guztietan: fedeko gezur, egiazko profeta, liturgia, sufrimenduaren salerosi eta mistika. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 117. orr.

3 salerosian adlag salerosketan.

Beste gauzen antzera, dirua dohainez, mailegutan, akuran edo salerosian eman daiteke. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 85. orr.

Salerosian aritzen zen Moskun, eta bostehun errubloko zergak ordaintzen zizkidan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 155. orr.

Ondasunak salerosian erabiltzen dituzte, jabetza erabatekoaren izatedunak dira. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 19. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus