Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xilintxa (orobat txilintxa g.er.) 1 iz ipar txilina.

Noiz eta ere presuna bat bidean gertatzen baitzen, haurrak edo gazteak xilintxa joiten zuen, ibilkariaren abisatzeko: honek, gelditurik, agurtzen zuen Sakramendua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 142. orr.

Komunitateak jana duelarik, aumonierrak jatekoen arrastoak baratzera badakartza eskuetan duen zilarrezko xilintxa joz. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 93. orr.

Bazabilan ezker eta eskuin, xilintxa bat eskuan jendea jarraiki zakion, hemen predika, han kofesa, bataioari buruz prestatuz lekuko jendeak. Herria   2005-03-17

Mendeko Ama Birjinaren harrizko itxura bat aurkitzen du elorri xuri batean eta zintzilik txilintxa bat. Herria   2001-08-02

Komentuko atean xilintxa jo zuen haren aitzinean gertatu nintzen. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 22. orr.

Txarangak entzun nitzakeen, txistulariak eta txülülari hirukoteak, dantzarien xilintxa graziosoak eta ororen gainetik odola kopetan kolpeka bezala, Euskal Herri osoko joaldun zein sanpantzarrak, tematsu. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 40. orr.

2 xilintxa-jotzaile (corpusean txilintxa-joile soilik)

Anartean, atean xilintxa joileak xapela kendua zuen. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus