Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maketa 1 iz eskala txikian egiten den modeloa. ik modelo 7.

Errealitate bat gauzatzeko tresna gisa erabiltzen du arkitektoak maketa bat. Berria - Kultura   2006-02-23

Etxeko planoak (eta haiekin batean, aurreko zirriborroak, eraikuntza lanen faktura xeheak, maketa, eta abar). Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 59. orr.

Argazki, plano, zirriborro eta maketak erabili dituzte horretarako. Berria - Gaiak   2006-02-19

Bulegoan, hondeagailuen maketa zoragarriak zeuzkan eta haiekin jostatzen ginen pixka batez. Berria - Kultura   2006-01-26

Sarrera gelan Hannover hiriaren lau maketa erraldoi dira: XVII. mendekoa, 1939an industria gune garrantzitsu zen hiriarena, 1945ean Hannover izaniko hondakin erraustuena eta, azkenik, egungo hiria. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 141. orr.

Erreplikaren eszenografia osagarriaren 1/10 neurriko maketa aurkezteko. Berria - Kultura   2006-05-10

Carlos Casaresek trenen maketen bilduma egiten du. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 320. orr.

Arantzazuko basilikarako eginiko eskultura multzoaren zenbait maketa jarri dituzte hirugarren aretora iristeko pasabidean. Berria - Kultura   2004-10-08

2 (hitz elkartuetan)

Marinel batek ontzi maketak eginen ditu vodka eta whisky botilen barruan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 358. orr.

Argazkiak, etxe maketak eta bideoak jarriko dituzte, frantsesez eta euskaraz. Berria - Kultura   2004-06-18

3 proba gisa egiten den musika grabazioa, eskuarki disko etxe bati aurkezteko.

Zuzeneko emanaldietan lortutako dirua maketa bat grabatzeko erabili zuten. Berria - Kultura   2004-10-06

1994an kaleratu zuen Betagarrik lehen maketa. Berria - Kultura   2004-11-19

Urte hartan bertan bost abestiz osatutako maketa bat grabatu zuen boskoteak. Berria - Kultura   2004-11-14

Entzun nuen zure azken lanaren maketa eta biribila iruditu zitzaidan, benetan. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 36. orr.

Taldearen maketa eraman nion. The Pretenders taldearen garai guztietako kantuek, zuzeneko aldaerek, maketek eta bertsio interesgarriek osatzen dute bilduma honen amua. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 62. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Aurten, gainera, folk taldeei zuzenduriko maketa lehiaketa antolatu dute lehendabizikoz. Berria - Kultura   2004-06-18

Ondoren, Euskadi Gaztea maketa lehiaketara aurkeztu zen eta finalerako sailkatu. Berria - Kultura   2006-03-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskadi gaztea maketa (3); maketa bat grabatu (3); maketa lehiaketa (7); maketa lehiaketa irabazi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus