Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galtzerdi 1 iz oina eta zangoa belauneraino estaltzen dituen jantzia.

Barruko arropa, eta galtzerdi zuri luzeak. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 155. orr.

Tenisak eta zure betiko galtzerdi zuriak kendu zenituen lehenik. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 27. orr.

Ligeta-eustekoa eta galtzerdi beltzak jantzita. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 80. orr.

Zapatak kendu eta hankak goian jarri zituen une batez, galtzerdi haragi-kolore finak eta izter biribilen iturburua erakutsiz. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 214. orr.

Pasaratu behar omen zituen galtzerdi maiztuekin atera zen gelatik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 23. orr.

Galtzerdiak eta slipa erantzi nituen. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 55. orr.

Andrewk eta berak oinetako eta galtzerdiak isl isilik jantzi zituzten. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 77. orr.

Beste galtzerdia kendu eta jaurti egin zidan. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 67. orr.

Ez neraman galtzerdirik. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 34. orr.

Bera atzetik William Bankesekin, eta aurretik Minta, galtzerdi zulatuarekin. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 170. orr.

Artilezko galtzerdiak. 3689

Urratu bat ageri zuen zetazko galtzerdi finetan. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 40. orr.

Zeta kaskarreko galtzerdi ziztrinak. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 258. orr.

Emakume-galtzerdi batekin urkatu zuen bere burua. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 163. orr.

Gerrirainoko galtzerdiak eta titi-zorroak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 330. orr.

Hanna eskolumea zen oraindik, belaunetarainoko galtzerdidun neskatoa. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 277. orr.

Etxekoandreek ikasleen galtzerdiak pasaratzen zituzten. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 188. orr.

Puntuan ari zen, galtzerdi bat egiten. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 124. orr.

Puntu egiteari ere ez zion utzi: batzuetan galtzerdi pare bat, jaka bat hurrengoan; brodaturen bat egiten zuen bestela sarean. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 18. orr.

Galtzeta-burdinak galtzerdian sartuz. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 117. orr.

Tabakoaren, sardexka-labanen, izaren eta galtzerdi-oinetakoen estraperloan. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 54. orr.

2 galtzerdi luze oina eta zangoa belaunetik gora estaltzen dituen jantzia.

Galtzerdi luze zuri marradunak zeramatzan, ia-ia belaunerainoko gona tolesduna. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 55. orr.

Wendyk [...] hariak gordetzeko erabiltzen zuen saskiaren ondoan jarri zen; beti bezala, galtzerdi luze piloa, eta bakoitzaren belaunean zulo bat. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 140. orr.

3 galtzerdi motz oina eta zangoaren behealdea estaltzen dituen jantzia.

Ezpainak pintatuta eramaten zituen eta kortxozko takoi altuak, brusa eta belauna agerian uzten zuen gona, eta oinetan galtzerdi motzak, nireak bezalakoak. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 35. orr.

Gure amak eta Veronikak galtzerdi motzak eramaten zituzten edo, batzuetan, haiek ere gomak. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 144. orr.

Artilezko galtza batzuk pijamaren gainean jartzeko, jertse gorria eta gona beltza, galtzerdi motz zuriak eta galtzerdi zulatu batzuk. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 269. orr.

Galtzerdi motzak zangoetan biribilkatzen zitzaizkidan, oinetakoen gainetik itsuskiro ageriz, Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 67. orr.

4 gerrirainoko galtzerdi ik kulero 3; leotardo.

Harri gorriztako etxearen barruko aldea emakumezkoen gailuen museo bizia zen, eta galeria anitz zeuzkan orotarik erakusteko: gerrirainoko galtzerdiak eta titi-zorroak, ile-lehorgailuak eta tanpoiak, makillaje-potoak eta ezpain-margoen hoditxoak, [...]. 25347

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus