Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ihardukitze (orobat jardukitze g.er.) 1 iz aurre egitea, kontra egitea.

Ximurraren ihardukitzea espero nuen, baina ez zen horrelakorik etorri. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 27. orr.

Hutsunea balego, gorputzak abiadura infinituan higituko lirateke jardukitze-izpirik aurkitzen ez duen bitartean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 55. orr.

2 jardutea, aritzea.

«Konbentzionala» ez litzatekeen, «beste moduko» ihardukitze hori, arma nuklearraren erabilera litekeela nahiko argi geratu zen. Berria - Mundua   2006-01-20

Gorputzaren indar eta ihardukitze horiek betitik laket izan zaizkit. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 24. orr.

Bi ekintzaile palestinarrak Gaza iparraldean dagoeno Jabaliako errefuxiatu bizigunekoak zirelakotz, hango biztanleak Israelgo Armadaren ihardukitze gogor baten zain zeuden atzo. Berria - Mundua   2004-03-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus