Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maketo 1 iz espainolak izendatzeko irain hitza.

Bai maketoa, galtzak eta jaka ikustea besterik ez dago. Jon Maia   «Riomundo» - 127. orr.

Maketo, hezur-beltz eta marikoi bezalako hitzekin, memoriaren ganbarara zigortu dira. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 82. orr.

Zer gehiago ez zituen esan ordea, maketo ahozabal urde horrek! Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 289. orr.

Behin greba bat antolatu ziotenean langileak bota eta kanpoko eskirolak ekarri zituena Gaztela aldetik, nahiz eta aurretik sindikatuen kontra aritu beti "maketoz" beteta zeudelakoan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 94. orr.

Babes ofizialeko etxeak ziren [...] langile jendearentzat, gu bezalako maketoentzat-eta eginak baitziren, herriaren kanpoaldean. Jon Maia   «Riomundo» - 163. orr.

Nahiago zuela hemen euskotarrek norvegiera ikastea maketoek euskara ikastea baino. Berria - Euskal Herria   2004-01-28

2 irud/hed

Denek frantses eta espainol maketoek erroz gora suntsitzen zuten Aberriaren bihar edo etziko esnatze biolentoa auhenkatzen, amesten, asmatzen eta iragartzen zuten. Itxaro Borda   «Hiruko» - 37. orr.

3 (izenondo gisa)

Bijoa zakurraren salara euskera gabeko Euskadi maketua. Berria - Harian   2006-01-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus