Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salgarri 1 izond sal daitekeena, saltzeko modukoa.

Ohiko beste harrapakin salgarri batzuk liburuak eta CDak izaten ziren. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 37. orr.

Zerbitzuen pribatizazioa etorri da, hezkuntza eta osasuna produktu salgarri bihurtu dituzte, eta dumping soziala eta fiskala areagotu egin dira. Berria - Harian   2005-05-29

Salgarria eta funtzionala ere behar du onaz gainera. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 164. orr.

Sinesgarria zen benetan haren istorioa, sinesgarriegia, tamalez; eta salgarria, salgarririk bada. Berria - Kultura   2006-05-02

Salgarria ez litzatekeen akordioren bat itxiz gero bake prozesuaren etekina txikiagoa litzatekeelako. Berria - Euskal Herria   2006-04-09

2 pred saltzeko.

Esnea, haragia, ilea, bildotsak, larrua, guztiak ditu salgarri. Itxaro Borda   «%100 basque» - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus