Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oi1 interj ustekabea, harrimena, miresmena, oinazea... adierazteko erabiltzen den hitza. ik o2; ai.

-Oi! -egin zuen oihu bat-batean, eta, astiro, aurpegitik bereizi zituen esku-ahurrak. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 19. orr.

Oi ene Jainko, gogora zaitez nitaz, eta har nazazu onez! Elizen arteko biblia   Ne 13,31

Egin dezala haren erregetza zurea baino handiago, oi ene errege David! Elizen arteko biblia   1 Erg 1,37

Oi ene, zer egin duk? Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 148. orr.

Oi ene!, perlazko iduneko berria! Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 37. orr.

Oi haurreko usain, irudi, giro eta gauza bizigabeak. Herria   2003-03-17

Oi, lehiaren makurra, hain agudo laster egitea intzestuzko maindire artera! Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 38. orr.

Oi, hura baletor! Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 56. orr.

Oi apaltasun gorena! Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 110. orr.

Oi, zaldiak, zaldiak, nolako zaldiak! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 360. orr.

Oi betiereko oinaze ikaragarria! Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 113. orr.

Oi, adiskide, emaidazu musu! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 70. orr.

-Oi, Neville -entzun zuen amonatxoa hasperenka. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 88. orr.

Nafarra oi Nafarra, Euskadi lehena. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 103. orr.

Oi, adiskide, emaidazu musu! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 70. orr.

-Oi, sentitzen dut. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 72. orr.

-Oi, oi, oi! -esan zuen Ronek, komunetatik kanpora, hutsik zegoen korridore ilunera irtenez-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 272. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oi emakumerik ederren (3); oi ene bihotz (3); oi ene herri (4); oi frantzisko santua (3); oi kanta berri (5); oi zeinen santu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus