Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

papiro 1 iz Nilo aldeko landarea, hosto luzeak eta estuak eta bizpahiru metroko zurtoin leuna eta soila dituena (Cyperus papyrus).

Maiz eta ugari hazten da papiroa Deltako zingiretan, Alexandriatik gertu-gertuan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 150. orr.

-Hau duk Europako leku bakarra papiro basak oraindik hazten direna. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 495. orr.

Mutiko bat bahitzen duk, eta papiro-zurtoin bat hartzea debekatzen didak, legeak debekatzen duela eta. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 495. orr.

2 landare horren zurtoinetik ateratzen den xafla, antzinakoek idazteko erabiltzen zutena.

Papiroa ezin da tolestu. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 151. orr.

Jatorrizkoak izan zein kopiak izan, papiroa behar da idazlanak egiteko. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 150. orr.

Papiroan eta pergaminoan aurkitzen duten edozein arrasto begiramenik eta zehaztasunik handienaz kopiatzen dute. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 113. orr.

Han zebiltzan lihozko beren tunika meheetan uzkur, papiroz eginiko oinetakoz. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 28. orr.

3 papiro idatzia.

Idazlanak -papiroak edo larrutxak- nonahitik zetozen: Bizantziotik zein Alexandriatik, Pergamotik zein Sirakusatik, Antiokiatik zein Jerusalemdik. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 222. orr.

Ahmès-en arabera, papiro zaharrago batean oinarritua dago testu hori, eta Ammenemes III.a, XII. dinastiako seigarren erregearen erregealdian idatzi zen papiroa. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 191. orr.

Eta arrazoimena aienatzeaz bat-batera, papiroko hitz greko guztiak ahantzi zituen. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 55. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Papiro-orriak bata besteari itsatsi, eta makila baten inguruan biribilkatu eta zerrenda bat osatuz eratua zen "bolumen" bakoitza. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 151. orr.

Bost metro luze ditu; 14 papiro-hostoz egina dago bilkaria, eta era askotako hamarka problema adierazten ditu. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 190. orr.

Baina ez zuen hartu Heraklitok bere neurtitzak irarriak zitueneko papiro-bilkaria besterik. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 37. orr.

Horregatik izan zen Egipto papiro-hornitzaile bakarra greziar mundu osoan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 151. orr.

5 adkor billetea.

-Aspaldi esan nahi nian... nik zoro itxura egin behar izaten diat jaulierren aurrean, papiro batzuk bilatzen dituen artistarenaøø. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus