Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nazionalizatu, nazionaliza, nazionalizatzen 1 du ad atzerritarren esku dauden enpresak bertakoen eskuetara igaroarazi; enpresa pribatuak nazio erakunden eskuetara igaroarazi.

Industria nazionalizatu zen, nekazaritza kolektibizatu. Berria - Mundua   2004-04-29

Biharamunean, Erresuma Batuak eta Frantziak unilateralki inbaditu zuten Sinai, aitzakia faltsu batekin: Egiptok Suezeko kanala legez kanpo nazionalizatu nahi zuela. Berria - Mundua   2004-12-05

Atzerriko enpresek kontrolatzen duten gasa nazionalizatzearen inguruko bost galdera egingo dizkiete boliviarrei erreferendumean. Berria - Mundua   2004-07-16

Erregaiak nazionalizatzeko erabakiarekin kezkatuta agertu dira multinazionalak. Berria - Mundua   2006-05-03

MASek, aldiz, hidrokarburoen produkzioa, merkaturatzea eta garraioa nazionalizatzea eta irabazien erdiak Estatuarentzat izatea eskatu du. Berria - Mundua   2004-10-21

2 (era burutua izenondo gisa)

Industria nazionalizatuetako langileek sekula ez zuten pentsatu beren sindikatuak deuseztea edo beren kideen interesak bultzatzeko eskubideari uko egitea. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 384. orr.

3 nazionalitatea eman.

1761ean, Perrault-en frantses erara "nazionalizatutako" Vitruvio hark Espainian sor zezakeen interesa erakutsi zigun Joseph Castañeda-k. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erregaiak nazionalizatzeko (7); erregaiak nazionalizatzeko erabakiarekin (3); petrolioa nazionalizatzeko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus