Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ximeldu, ximel(du), ximeltzen 1 da/du ad adkor zimeldu.

Aurpegia ere aldatu zaio, eta gaztaro lore paregabe hura, pittin bat ximeldu. Txillardegi   «Putzu» - 307. orr.

Ia emakume guztiak berrogei urtetik berrogeita hamar urtera bitartean dira hain zuzen ere ahalketi eta garratz bilakatzen, begitartea ximeltzen ikusteaz etsi beharrez. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 370. orr.

Horregatik jende anitzek aurpegiko azala urratua eta ximeldua duela ohartuko zara. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 20. orr.

Apez zaharra sendo izana eta hondatua zen, emakumea ederra izana eta ximeldua zen, eraikina osorik egona zen eta mutilatua zen. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 196. orr.

Apenas ezagutzen zuen emakume hura hilik ikustean, bihotzean zerbait ximeldu zitzaiola esango zukeen. Ez zara buru-arina, ezta engainaria ere; eta etsialdi honetan berean ere, laidozko susmo batek ez du nire arima ximelduko. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 126. orr.

Eguneroko harremanak uxatuko ote ditu inkomunikazioaren fruitu diren mesfidantzak eta kateaketak, ximelduko ote du inkomunikazioak ereiten duen gorrotoaren landarea? Berria - Euskal Herria   2004-09-10

2 (era burutua izenondo gisa)

Iratzeen usain marroia, arto ximelduaren karraska sinkulina. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus