Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salmahai iz dendetan-eta, salgaiak ipintzen diren mahaia. ik erakusmahai.

Zuzenean hall-era irten eta autoak alokatzeko salmahai baten ondoan geratu nintzen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 223. orr.

Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak salmahai bana dute aurten ere azokan. Berria - Ekonomia   2006-02-11

Pentsa zer-nolako ezustekoa hartuko nuen [...] Brightman's Attic liburu-dendara sartu eta sarrerako salmahaiaren atzealdean eserita nire iloba ikusi nuenean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 27. orr.

Goiz guzian merkatua (35 salmahai), Telethon-en aldeko kutxekin. Herria   2005-12-01

Lehenik, eskularruen salmahairantz jo zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 506. orr.

Andre fruitu saltzaileen salmahai gezak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 255. orr.

Salmahaiaren zinkak distira egiten zuen, eta likore flaskoek su biziagoak pizten zituzten ispiluan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 413. orr.

Zerbitzaria basoerdiak eta zuritoak banatzen ari da, salmahai osoa hartuta. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 228. orr.

Edaten ari ziren salmahaiaren aurrean zutik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 40. orr.

Abundio Martínezek beste hogei zentabo utzi zituen salmahai gainean. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 159. orr.

-Amaitu dut -Püchl andreak ogia bultzatu zion salmahai gainean-. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 14. orr.

Aspaldian ogia erosten zuen okindegiaren ondotik igarotzean, bisaia ezezagunak ikusi ditu salmahaiaz bestaldean. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 167. orr.

Saltzaileak freskagarri-postuen marmolezko salmahaiak garbitzen ari ziren. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 332. orr.

Arratsaldean animatu ziren nonbait erosleak, bai kaleko salmahaietan, bai liburu dendetan. Berria - Kultura   2004-04-30

Merkatariak [...] berehalaxe altxatu zuen salmahaiko ohola, eta, igarobidea horrela irekirik, saltoki barruan kokatu zen, salgaiak atzean eta eroslea aurrean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 503. orr.

Halako batean, Mr. Goldsteinek errebolber berri eta distiratsu bat salmahai azpitik atera eta erreportariari destatu zion. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 494. orr.

Neska eder hura hantxe zegoen, salmahai kolore eta pintura gabetu haren atzean, gozokiz betetako kristalezko txokolate ontzi hautsez zikinduaren eta latoizko balantza pisuaren atzean. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 178. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus