Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salmenta [1036 agerraldi, 86 liburu eta 539 artikulutan] 1 iz saltzea; saltzearen ondorioa.

Bezeroak, hornitzaileak, eskaerak, salmenta, sailkapena, kontuak, itzulketak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 14. orr.

Dirua erabili eta gero, salmenta, erosketa eta bizitza zibilaren merkataritza izeneko ekintza multzo horren bitartez gauzatzen dira horiek. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 87. orr.

Aitaginarreba zena hil ondoren, bere gain hartu zuen jaki gazituen salmenta. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 257. orr.

Beharbada, Nepaleko neskatxen salmenta, prostituzio negoziorik handiena da mundu guztian. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 217. orr.

Errioxako ardoaren salmenta %5,6 jaitsi zen 2003. urtean. Berria - Mundua   2004-05-16

Bere produktuen salmenta finantzatzeko. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 53. orr.

Animalien salmentak ematen du irabazpiderik mardulena. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 64. orr.

Salmenta bertan behera uzteko agindu zien. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 181. orr.

Urriaren 29an gauzatu zen salmenta 322 milioi eurotan. Berria - Ekonomia   2004-11-03

Halaxe bukatu nituen liburu honekikoak, joan den urteko garagarrilaren atzen aldera, eta hurrena, buruilaren erdi aldera ikasi nuen liburua salmentan zela. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 20. orr.

Salmentako dirua eskaini zion, elizaren berriztapenerako eta behartsuen premietarako. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 746. orr.

Martxel neure anaiarekin konpondu nituen Putzu kaleko neure partearen salmentaren gorabeherak. Txillardegi   «Putzu» - 329. orr.

Inork ez du auzitan jarri salmenta legezkoa denik. Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Ez da esan behar, Justinianok bezala, salmenta haiek alegiazkoak zirenik. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 184. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Niri ez zait iruditu alta salmenta handirik badela eskualde honetan... Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 94. orr.

Salmenta ona izan zen lehenengo goiz hartan. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 10. orr.

Industriaren ikuspegitik, salmenta erreala eta hipotetikoa izugarria da. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 96. orr.

Salmenta iruzurtia gero. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 39. orr.

Bertako argitaletxeek salmenta errazeko liburuak itzultzeko politika lehenesten dutela esan beharko nuke. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 59. orr.

Salmenta ibiltarian edota etxeko lanetan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 140. orr.

Jack obsesionaturik dabil bortxakeriaren eta su-armen salmenta askearen kontuarekin. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 41. orr.

Trukean merkatu nazionalean salmenta segurua zuten artikuluak lortzen zituen. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 82. orr.

Idazle bat, aspaldi honetan salmenta errekor guztiak hautsi eta fenomeno sozial bilakatzen ari den liburuaren egilea. Txillardegi   «Putzu» - 298. orr.

Inportazio eta esportazioko merkataria, handikako salmentarako saltokiak. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 12. orr.

Europan txikizkako salmentak igo direla. Berria - Ekonomia   2004-06-05

Begia erne ibili behar, kalez kaleko salmenta horiek debekatuak baitzeuden. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 241. orr.

Kostuen azpiko salmenta legezko egitea aztertuko du Sarkozyk. Berria - Ekonomia   2004-10-19

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Soziologia ikasi eta katalogo bidezko salmenta-enpresa batean zebilen. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 62. orr.

Erosketa eta salmenta aginduak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 221. orr.

Aitaren eskutik sartu zen salmenta departamentura. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 44. orr.

Jendetza ugaritzen ari zen salmenta bulegoen inguruan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 153. orr.

Beste hiru kartelak zinematokian bertan ipintzen ziren, bi salmenta-leihatilaren alboetara eta hirugarrena hallean. Josu Landa   «Odolbildua» - 72. orr.

Antola ditzakezu Damaskon zeure salmenta-tokiak. Elizen arteko biblia   1 Erg 20,34

Gainontzeko salmenta postuak ondoko plazan daude. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 40. orr.

Antigoaleko gauzen zale handia zen, salmenta-areto eta atxamarta azokena bezala. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 74. orr.

Ez din paperik erakutsi, ez salmenta-agiririk, ez halakorik? Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 57. orr.

Gutunak artxibatzea eta salmenta liburuan eragiketak idaztea edonork egin dezakeen lana da. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 118. orr.

Salmenta teknika amerikarrak sartu nahi zizkigutela, eta jaten oso gaizki eman zigutela. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 362. orr.

Salmenta ikastaro bat antolatu zigutela jarri nion aitzakiatzat. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 359. orr.

Salmenta arrakasta handiak izan zituzten Rougon-Macquartarren gainerako liburu gehienek. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 10. orr.

Erlijio nagusien misiolariek landu zuten lehenengo, eta gero Mendebalde modernoko gizartean dendariek egokitu zuten salmenta-xedeekin. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 247. orr.

OPV delakoa, hots, salmenta eskaintza publikoa. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 221. orr.

General Motors enpresa erraldoiaren 1995 urteko salmenta zifra. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 241. orr.

Salmenta kopuru jakin batetik gora. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 17. orr.

Liburu-denden salmenta kopurua demontreko barometroa da gizartearentzat. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 216. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Okel salmentak %30 egin du behera azken egunotan. Berria - Gaiak   2006-02-25

Amirzada, berriz, 1983an auzitara eraman zuten, droga salmenta bat zela eta. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 211. orr.

Lore salmenta haizatzen hasi da apalki. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 225. orr.

Etxe-salmenta da New Yorkeko erlijio ofiziala, eta erlijio horretako jainkoak traje arraiadun gris bat darama jantzita, eta Diru deritzo, Diru Gehiago eta Gehiago jauna. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 328. orr.

Lur salmenta txar batengatik beren burua hiltzen zuten gizonak. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus