Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salmo (orobat salmu g.er.) 1 iz juduen eta kristauen Jainkoa goraipatzeko kanta; Bibliako liburu bat osatzen duten eresietako bakoitza.

Salmoa: Erruki nitaz, ene Jainko, erruki nitaz (3. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 83. orr.

Salmoa, goian bezala). Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 143. orr.

Hala dago idatzia bigarren Salmoan: "Nire semea zara zu, gaur zaitut nik sortu. Elizen arteko biblia   Eg 13,33

Salmoak dioen bezala: "Orduan bozkario kantuz bete da gure ahoa". Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 155. orr.

Salmo hau beti goizeko otoitzean (Priman) esaten da. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 78. orr.

Segidan, Andre Mariaren ofizioko salmoak esaten zituen aurrena; hurrengo, berak aukeraturiko beste zenbait salmo eta, hauen ondoren, Nekaldiko salmoak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 75. orr.

Penitentziaren salmoak marmarkatzen zituzten hiru haurren konpainian. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 95. orr.

Eguneko nahiz gaueko liturgi ordu bakoitzerako seinalatua den salmoarekin. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 90. orr.

Hamabost salmo dira guztira eta Frantziskok salmo askotako zatiak elkartuz eta moldatuz egin zituen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 74. orr.

Izenburua Salmoetatik (87, 3) hartu zuen: Bai ospetsua, Jaungoikoaren hiri, Jaunak zutaz dioena! Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 27. orr.

Salmoak irakurri nituen Iratzederren itzulpenean. Berria - Harian   2005-12-06

Irakur iezaguk salmo bat, ea errautsez egindako ahi nazkagarri hau ogi-edo bihurtzen den... Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 135. orr.

Salmoen zatiak eta ereserkiak abestuko dituzte. Berria - Kultura   2004-08-26

Zenbatetan etorri ez ote zaidan bururat, hartaraz gero, Salmoen liburuko aipu hura: [...]. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 379. orr.

Salmoen aipamenetan, Vulgatako zenbakikuntza erabili da. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 18. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Garai hartan anaiek ez zeukaten brebiariorik, eta salmo-liburuak ere gutxi. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 602. orr.

Ez dezazuela uste, otoitza datzala ahoz-kanpoko xuxurlatzean, salmo-sortak, eskariak esatean, eta errosarioa errepikatzean, bihotza galduta dabilen artean. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 85. orr.

Azkenik, Frantziskorengan misterio guztiak konplituak zirelarik, otoitz eta salmo-kantu artean, Jaunagan lokartu zen gizon dohatsu hura. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 904. orr.

Salmo-txatalez ehundua dagoen Nekaldiko Ofizioa. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 39. orr.

Berak aipaturiko salmo-bertsoa esatean, haiek alde egiteko eskatuko zieten adeitasunez bisitariei. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 242. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bezperako esker-salmoak berritu ziren istant batez gaztelu barnean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 140. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus