Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salmonellosi (orobat salmonelosi; Hiztegi Batuan salmonellosi agertzen da) 1 iz salmonellak eragiten duen gaitza, intoxikazioa edo hesteetako infekzioa ezaugarri dituena.

Salmonella deituriko bakterioak eragindako gaitza da salmonellosia. Berria - Gaiak   2004-12-08

Lanean hasi zenetik behin baino ez da gaixotu Yolanda, duela hiru urteko ekainean, tortilla pintxo bat janda salmonelosiaz kutsatu zenean. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 118. orr.

Baldintza naturaletan animalietatik gizakira kutsatzen den gaixotasunik garrantzitsuena da salmonellosia, nazioarteko osasun erakundeen arabera. Berria - Gaiak   2004-12-08

Hiru milioi pertsona hiltzen ditu salmonellosiak urtero munduan. Berria - Gaiak   2004-12-08

Oiloaren genoma deskodetu izanak sekulako informazioa eman dezake gizakiaren biologiaren inguruan, eta, besteak beste, salmonellosiaren eta hegaztien gripearen kontra borrokatzen lagun dezake. Berria - Gaiak   2004-12-10

2 (hitz elkartuetan)

Orain dela gutxi azaldu diren salmonellosi kasuak aparte utzita, [...]. Berria - Harian   2005-08-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus