Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

makilatxo (orobat makiltxo g.er.) 1 iz makila txikia.

Ondoren, Ateneak bere makilatxoaz ukiturik, gorputza uzkurtu zion, larruazala zimurtu, adats horiak desagerrarazi, eta begi ederrak makarrez bete. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 96. orr.

Batzuetan, bi txanpon hartu, eta makilatxo edo burdin ziri bat sartzen nien zuloetatik. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 100. orr.

Marfilezko makilatxoak erabiltzen zituen Hori Chuik zizt egiteko. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 148. orr.

Zurezko makilatxoak mozten eta leuntzen ari zen lanabes-kirtenak egiteko asmoz. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 96. orr.

Makilatxo magikoaz ukitzen hasiko zitzaidala. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 67. orr.

Zaldiak zirikatzeko eta astintzeko makilatxoak ere lizar-adarretatik hartuak ohi ziren. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 73. orr.

Erdi Aroan oraindik, hurritzezko makiltxo batekin saiatzen baitziren lurpeko urbegiak eta urremeatzak bilatzen, horretan dohai bereziak zituzten aztiak. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 178. orr.

Hegaztien gorozkiak biltzeko makilatxoak, gorozkiarekin nahasteko substantzia bat, eta nahasketa egiteko ontzitxo bat. Berria - Gaiak   2006-03-17

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kale are estuago batera jiratu eta ezker-eskuin begiratu ondoren lasto makilatxoz osaturiko errezela zeharkatu zuen emakumeak. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 12. orr.

Hurritz-makilatxoa puskatuz gero. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 311. orr.

Asmaketa-makilatxoa erabiltzen duena metal baliotsuak ergelen patriketan bilatzeko. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 98. orr.

Laranjondozko gozoki-makilatxo bat. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 172. orr.

Intsentsu makilatxoak erretzen. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 138. orr.

Kartel baten azpian eseri ziren eta Ruthek Jimmyri ogi-makilatxo batez kartel hura seinalatu zion. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 195. orr.

3 erretinako makila. ik makila 8.

Barnekoak argiarekiko sentikorrak diren bi zelula-mota (konoak eta makilatxoak), odol basoak eta nerbio zelulak ditu. Berria - Gaiak   2004-10-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

makilatxoaz ukitu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus