Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ganbara iz 1 baserrietan, teilatupeko solairua, batez ere aletegi gisa erabiltzen dena. ik txapitula.

Ganbara lekaz eta artoz betetzen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 425. orr.

Ordurako ezkutatuak zitiztean, bakoitzak bereak, ganbara-ukuiluetan ezkutalekuren faltarik ez zuan izango-eta; bestela, berriz, gaztainondo zuztarren artean. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 60. orr.

2 etxeetan, teilatupeko solairuko gela, gordelekutzat erabiltzen dena.

Jontxuk esan zidan ganbarako kutxa zahar batean topatuko nituela aitonaren paperak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 92. orr.

Ganbara beti izan zen traste zaharrak gordetzeko erabilia. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 181. orr.

Ez dago sotorik, ez dago gelagoi, botika-atze, ganbara edo sabai ezkuturik. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 30. orr.

3 bestelako eraikuntzetan, teilatupeko solairua.

Hotelak ganbara dauka hor goian, neronek ere ezagutzen ez nuena. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 148. orr.

Hotelaren goiko solairua, "ganbara", oso sabai baxukoa zen, eta burua makurtuta joan behar izan nuen pasabide estu batean aurrera. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 148. orr.

Donostiako Koldo Mitxelena kulturuneko ganbara aretoan. Herria  

Ganbarako gela hura miatzeko gogo biziz jaiki zen. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 178. orr.

Ohiko eraikin bat zen, ganbara eta pare bat solairukoa, ataria eskailera buruan zuriz pintaturiko bi zutaberen artean kokatua zuena. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 143. orr.

4 teilatupeko solairuko gela berezia.

Artista baten ganbara gogorazten dit, eta batera eta bestera begiratu dut pintura-poto eta pintzelen bila. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 45. orr.

· -Bigarren soilaruan aurkituko duzu komunen ganbara, korridorearen amaieran -esan zion O'Brien jaunak. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 234. orr.

5 adkor burua.

Ez zekiat ezer hire berri baina badaukak zerbait ganbara horretan bueltaka. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 68. orr.

Bera duk ganbara pitzatuta duena. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 21. orr.

Nirea ez da, Txirritarena omen zen bezala, hustu ezin den ganbara. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 194. orr.

-Ganbara pipiak jotzen hasia al zaude, ala? -galdetu zion mutilak Alkimistari. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 182. orr.

Mikelen ganbarako trumoiak uxatzeko. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 56. orr.

Egunez ere izarrak dauzkan hik ganbaran! Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 176. orr.

Hi ganbaratik jota hago! Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 138. orr.

Nolanahi ere, zuek biak ganbaratik zaudete. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 167. orr.

6 ik ganbera 3.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amodio ganbara (3); atiko ganbara (3); bere ganbara (4); beren ganbara (4); den ganbara (3); deputatuen ganbara (3); eta ganbara (17); euskal laborantza ganbara (10); ganbara aretoan (5); ganbara bat (19); ganbara bat eta (3); ganbara bat euskal (3); ganbara batean (15); ganbara batean bizi (3); ganbara batek (5); ganbara baten (10); ganbara berezi (12); ganbara berezi bat (11); ganbara edo (4); ganbara eta (17); ganbara eta unibertsitate (5); ganbara euskal (4); ganbara hartako (3); ganbara hartan (3); ganbara hori (5); ganbara horren (3); herriko laborantxa ganbara (9); herriko laborantza ganbara (27); kulturuneko ganbara (6); kulturuneko ganbara aretoan (4); laborantxa ganbara (35); laborantxa ganbara bat (4); laborantxa ganbara eta (4); laborantxa ganbara euskal (3); laborantxako ganbara (4); laborantza ganbara (79); laborantza ganbara baten (7); laborantza ganbara berezi (11); laborantzako ganbara (4); mandio eta ganbara (3); merkatal ganbara (9); mitxelena kulturuneko ganbara (4); oñ ofizialeen ganbara (3); zen ganbara (4)

amodio ganbarako (4); ditu merkatal ganbarak (3); eta ganbarako (5); eta industria ganbarako (3); eta merkatal ganbarak (4); etxeko ganbarako (3); ganbarak eta (5); ganbarako atea (11); ganbarako giltza (3); ganbarako leihotik (5); herriko laborantza ganbarak (4); herriko merkatal ganbarak (3); industria ganbarako (3); laborantxa ganbarak (5); laborantza ganbarak (16); laborantza ganbarako (13); mandio ganbarak (3); merkatal ganbarak (29); merkatal ganbarako (17); ofizialeen ganbarak (3); zuen ganbarako (4)

amodio ganbaran (8); baionako merkatal ganbaran (6); bateko ganbaran (3); bere ganbaran (12); deputatuen ganbaran (5); eta ganbaran (4); etxeko ganbaran (11); ganbaran agertu (3); ganbaran bai (5); ganbaran egoten (3); ganbaran eta (4); ganbaran jarri (3); ganbaran sartu (11); ganbaran sartu zen (3); ganbaran sarturik (3); ganbaran sartzeko (3); ganbaran sartzen (3); goiko ganbaran (3); kulturuneko ganbaran (3); laborantza ganbaran (8); merkatal ganbaran (25); mitxelena kulturuneko ganbaran (3); zituen ganbaran (3); zuen ganbaran (5)

aldeko ganbarara (3); aurreko aldeko ganbarara (3); bere ganbarara (3); berriro ganbarara (3); eta ganbarara (10); eta ganbarara igo (3); ganbarara egin (3); ganbarara eraman (7); ganbarara eramaten (4); ganbarara igo (22); ganbarara igo naiz (4); ganbarara igo zen (4); ganbarara igotzeko (4); ganbarara igotzen (7); ganbarara igotzen zen (3); ganbarara joan (8); ganbarara joateko (4); hartu eta ganbarara (3); isasiren ganbarara (4); naiz ganbarara (3); sototik ganbararaino (3)

eta ganbaratik (4); euskal laborantza ganbarari (3); euskal laborantza ganbarari (3); ganbararen eta (3); ganbarari diru (3); ganbarari diru (3); ganbaratik irteteko (3); ganbaratik jalgi (3); herriko laborantxa ganbararen (4); herriko laborantza ganbararen (8); herriko laborantza ganbaraz (4); laborantxa ganbararen (11); laborantza ganbararen (19); laborantza ganbarari (9); laborantza ganbarari (9); laborantza ganbarari diru (3); laborantza ganbarari diru (3); laborantza ganbaraz (5); merkatal ganbararen (6); merkatal ganbaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus