Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

publizitate 1 iz berri, iritzi edo kidekoen zabalkundea; zabalkunde hori egiteko bitartekoen multzoa; merkataritza-helburuak direla medio, jendearen gogoa erakartzeko teknika.

Publizitatea, gure garaiko diskurtsorik eraginkorrena, behar bezala ulertzeko. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 138. orr.

"Persuasioa", bestalde, batez ere publizitate eta propagandaren eremuetan erabiltzen den kontzeptua da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 176. orr.

Horixe baita, azken batean, publizitatea: errealitatea edertzen duen ispilua. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 38. orr.

Irudia beti da polisemikoa, publizitateak ondotxo dakienez. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 152. orr.

Ez zitzaion bururatu hain maisuki erabiltzen zituen antolaketa politiko, publizitate eta propagandako metodo garaikideak berak, erasotzen zituen kotoi-lantegiak bezain "mendebaldarrak" zirela. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 260. orr.

Ardoaren publizitatea debekatzen duen Evin legea. Berria - Ekonomia   2004-12-09

Saltoki erraldoi honek egun askotako publizitatea ordaindu du medioetan, bazetorrela adieraziz. Pako Aristi   «Note book» - 34. orr.

Bakoitzari berea esan behar izaten zaio publizitatean, publizitate hori eraginkor izan dadin. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 38. orr.

Etsaiaren publizitatea zen, eta guk irentsi. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 85. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Telebistako publizitate garestiaren zenbateko handi bat atzera bueltan etortzen zaie. Berria - Mundua   2004-11-03

Apaizen sermoiari propaganda ofiziala eta film amerikarretako publizitate subliminal guztia erantsita, ondorioa zen gu ezkerreko agian bai, baina komunista ez ginela sentitzen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 35. orr.

Eta hori dena, kontseilari batek zioen bezala, publizitate handirik inon egin gabe. Herria   2003-08-07

Egunkaria-k, lehen aldiz, publizitate txikia eta handia lortzeko taldeak sortu zituen. Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Ekainaren 14ean inauguratu zuten, publizitate handiz eta lehen ministroaren aurrean eginiko ekitaldi batez. Berria - Mundua   2004-07-23

Aukerak milaka dira eta ezin hasiko gara ezkutuko publizitatea egiten. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 154. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik publizitario.

Haize hotzak paper zaharrak eta supermerkatuetako publizitate-orriak astindu eta bazterretara eramaten zituen. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 52. orr.

Publizitate-foiletoan ikusi dut badituzuela tailer mekanikoak, zurgintza, informatika gelak, negutegi bat eta hori guztia. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 56. orr.

Dena ez da liburuak sinatu eta publizitate-argazkiak egitea, badakizu. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 249. orr.

Animaziozko lanak, dokumentalak eta milaka publizitate iragarki. Berria - Kultura   2004-03-24

Publizitate oholak eta antzekoak egiten genituen. Berria - Kultura   2004-05-11

Faroen argi-zipriztinak zuhaitzetan, etxeetan, publizitate-paneletan eta telegrafo-zutoinetan barreiaturik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 302. orr.

Artikuluetan, literatur lanetan, liburu izenburuetan, publizitate esaldietan. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 60. orr.

Estatubatuar film puztuetan agertzen diren publizitate konpainien luxu faltsua. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 32. orr.

Publizitate kanpaina probokatzaile eta txinpartadunak. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 32. orr.

Uraren Munduko Foroa, publizitate ariketa hutsala izan da, mamirik gabekoa. Berria - Gaiak   2006-03-24

Idatzitako milaka orrialdeek, gertalekuetan bertan jasotako informazioak, dokumentazio lan eskergak, bai eta haren publizitate zentzuak ere, Zolaren ospea finkatu zuten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 10. orr.

Publizitate arloko sariak. Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Publizitate saileko langileen profesionaltasunaz. Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Aukera horri heltzeko publizitate-saltzaileek, albiste-agentziek, presio-taldeek, alderdi politikoek eta gobernu totalitarioek trebetasuna izan zuten, eta eskrupulurik ez. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 361. orr.

Kontsumitzailea baldin bada jaun eta errege, nolatan onartzen dituzte produktoreek hainbesterainoko publizitate gastuak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 85. orr.

Publizitate tartea aprobetxatuz. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 59. orr.

Publizitate etenaren ostean. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 113. orr.

Hantxe dihardut oraindik ere, ikus-entzunezko komunikazio eta publizitate kontuak irakasten. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 14. orr.

4 iragarkiak.

Bost axola zait igandeko gehigarriko publizitatea. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 494. orr.

Etiketak eta publizitatea euskarara itzultzen. Berria - Harian   2006-02-04

Ezinezkoa zen eraikinen goialdeetako publizitatea ikustea, guardasolek dena estaltzen baitzuten. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 10. orr.

Claude Bartolone PSko ordezkariak «publizitate gezurtia» egiteaz akusatu zuen eskuineko gobernua. Berria - Ekonomia   2004-09-16

Publizitate engainagarri eta maltzurra egiteagatik. Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Publizitate sexista erabiltzen duten komertzio eta enpresak zeintzuk diren aztertzeko eskatu du Euskal Herriko Bilgune Feministak. Berria - Euskal Herria   2006-02-09

Langileek sua piztu dute lanaren hasierari beste animo bat emateko: oholezko publizitate erraldoia kokatu dute lurrean. Pako Aristi   «Note book» - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus