Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nazkagarrikeria 1 iz gauza nazkagarria.

Gogoan dut koktel bereziak jarri zirela modan, zein baino zein xelebreagoak: esnea pippermint-arekin, garagardoa patxaranarekin eta horrelako nazkagarrikeriak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 105. orr.

Leo Blom Jopie de Beer-en lagun mina da, eta haren nazkagarrikeria guztiez kutsatua. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 17. orr.

Hori ez da naturala; hori, hori... erokeriaren eta nazkagarrikeriaren zuloan sartzea da hori. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 219. orr.

2 egintza nazkagarria.

Nongo putetxetan ikasi zuen hori? Haren emaztea izan nahi, eta nola ausartzen zen horrelako nazkagarrikeria egitera, urdangarik ziztrinenaren pare? Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 65. orr.

Norbait koinatarekin ezkontzen bada, nazkagarrikeria egiten du. Elizen arteko biblia   Lb 20,21

Sallie Springer-ek sekulako nazkagarrikeriak esaten ditu, eta dagoeneko neska batekin oheratua omen da. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus