Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parada1 1 iz aukera, egokiera.

Parada sortu arte, bada, gutunazalekoa ziurtatu, jakan gorde, eta alde egiteko prestatu zen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 122. orr.

Parada jin zitzaidan zenbait urte geroago. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 8. orr.

Osaba xuxen zen, eta berak paradaz ederki baliatu nahi zuen, etxeko probetxu. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 116. orr.

Baina parada hartan, bederen, jai zeukan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 60. orr.

Paradaz balia, ikus dezagun nola frantsesak eta españolak kutsatu duten euskara, ez baita hor deus mirakulurik, lurraldeak eta beraz jendeak hain hurbil izanez. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 12. orr.

Hala egin dute baloia bereganatuz parada guzietan. Herria   2001-02-22

Aitzineko egunetan, Fernan dela, Mikel dela edo Edurne dela, ez du horretarako paradarik izan. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 83. orr.

Hitz hori silabak bezainbat zatitan banatuta dago, zati horiek zenbakituta daude, eta igarkizunetarako parada ematen dute. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 183. orr.

Horrelako paradetan ahulak galtzen baitu beti: osasuna, giza harremana, gizarte kontzientzia, duintasuna, dirua, dena. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 9. orr.

2 (-tzeko atzizkiaren ezkerrean)

Irri egiteko parada izanen da hemen denentzat Gerald goiz samar etxeratzen zen iluntzero, Camillarekin hizketan egoteko parada izatearren afaldu aurretik. Herria   2005-02-10

XVI. mendean, ordea, bi gertakari nagusi izan ziren, bide berrien zabaltzeko parada eman zutenak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 183. orr.

Etxearen berritzeko parada ona badu. Herria   2005-07-14

Giotto-ren freskoak ikusteko parada ez galtzea deliberatu nuen. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 74. orr.

Horrela, funtsik gabe, gure hiztegiaren aberasteko okasionea edo parada eder bat joaitera uzten dugu. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 74. orr.

Ez nuen aita ezagutzeko parada izan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 28. orr.

Ez dakit ezer esateko paradarik izan ote nuen. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 44. orr.

Astopito horrek, nolatan huts egin duk Ana zamalkatzeko parada? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 175. orr.

Ostirala bitartean izango dute bi aldeek beren usteak azaltzeko parada. Berria - Gaiak   2006-04-25

Handik gutxira, Parisera itzultzeko lehendabiziko paradan, bertara azaldu nintzelako galdeketa zuzenean egiteko asmoz. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 74. orr.

Nork esaten dit eman eta gero ez dudala Ostolazak bezala bukatuko? -galdetu zion, eta erantzuteko parada emateke, berriro heldu arestian moztutako kontaerari-. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 272. orr.

3 (-tzeko atzizkiaren eskuinean)

Paradaz baliatzen naiz gure lau frekuentziak oroitarazteko: [...]. Herria   2005-10-13

Parada ederra bisitatzeko Egiptok gordetzen dituen altxor nasaiak Alexandriatik hasirik eta Louksor-era. Herria   2004-06-03

Beraz balitekeela parada SAGAk ere hor ekitaldiak antolatzeko. Herria   2002-11-21

Gure haurrek beren euskalkian badute parada Bretainiako leienda batzuen ezagutzeko. Herria   2003-01-09

Bake honek ematen du parada, Aita Sainduaren aulkia apaltzeko eta menturaz Erromatik aldaratzeko. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 115. orr.

Oso gutxitan izan diat parada, gaur arte, Bixentarekin buruz buru ezertaz lasai mintzatzeko. Txillardegi   «Putzu» - 53. orr.

Parada polita izanen zuen errege ohilduaren izena zikindu eta Albretekoaren eskergabetasunaren hotsa ateratzeko. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 60. orr.

Gizon hori kaka-nahaslea zen eta gustuko parada bazuen hor herrian alderdikeriaren sorrarazteko. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 155. orr.

Parada ematea teknika horietan hasiak direnei, batzuek besteen teknikak ezagutzeko. Herria   2001-05-31

Zer parada gaitza kontrabandaren egiteko Frantziatik Espainiara, hemen oraino haundiagoa baitzen penizilina eskasa! Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 220. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Ba da inork uste duen baino konbinaketa parada gehiago, hain zuzen horietarik anitz ikusiko ditugu Baionan muntatzen ditugun esku dantza topaketetan ekaineko 9 eta 10-etan. Herria   2001-05-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus