Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oihan 1 iz basoa, bereziki handia eta basatia dena.

Gizon prestu batek berdin jokatzen du etxean zein Afrikako oihanetan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 124. orr.

Ontziak, ustez, Amazoniako oihanean legez kanpo moztutako kaoba egurra zeraman Miamira. Berria - Gaiak   2004-05-21

Handik hamarraldi batzuetara, Malaysiako oihanetara aldatu zituztelarik, Wickhamen aleek hevea-sail handi-handiak sorrarazi zituzten, latexa ibaika ematen zutenak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 352. orr.

Brasilgo oihaneko beste bazter batera. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 506. orr.

Joan zen Landesetara oihaneko lan bortitzerat. Herria   2004-07-01

1807an, maitagarri andana bat Aix ondoko oihan batean agertu zen, eta nekazari baten alaba eraman zuten, oihanean sartua baitzen arropa-pardel batekin. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 194. orr.

Ibaiaren ertzean kokaturik zegoen etxaldea, oihaneko soilgune batean. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 506. orr.

Ene denbora-pasa bakarrak: telebixtari so edo oinezko ibilaldi zenbait, ardurenik Angeluko itsasalderat, oihana pollita ere baita hor, dena pinu, zernahi bidexka pinu horien artetik. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 160. orr.

Erreka zulotik aldendu ahala soilduz joan da oihana eta aniztuz soinuak. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 50. orr.

Badu bulta bat patarra beheiti egiten ari dela, baina oihana beti bezain sarri. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 103. orr.

Oihana piztia arriskutsuz betea dago, mundu guztiak daki hori. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 117. orr.

Beheko oihan lainoz estalitik hegazti baten karraka heldu zaio. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 123. orr.

Komunikazioaren munduan oihaneko legea da nagusi. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 32. orr.

Ez zegoen oztoporik -oihana eta izotza izan ezik, kosako nomada borrokalarien ohiko aliatuak- errusiar Kristandade Ortodoxoaren aitzindari haiei Uralak igarotzea eragozteko. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 195. orr.

Oihanez oihan lehenik eta mendi kaskoetatik gero, Amaiurreraino heldu zen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 65. orr.

Orotara beraz, 28 hektarea bazituen: 22 hektarea lur erabili eta beste 6ak oihan eta larre. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 148. orr.

2 (izenondoekin)

Aldudeko oihan komunean egurrak egiteko beren baimena eman zuten. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 49. orr.

Amikuzeko oihan komunala. Itxaro Borda   «Hiruko» - 83. orr.

Amerikako oihan tropikaletatik at, landarea loratzen zen baina ez zuen lekarik ematen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 38. orr.

Dena gainean hartu eta hor doaz, bilin-boloka, oihan tropikala zeharkatzen duen espedizioa balitz bezala, igerilekurako bidean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 101. orr.

Aste osoak igarotzen nitian oihan betean, inor ikusi gabe. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 94. orr.

Gorsehillgo oihan oparoak inguratzen ninduela. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 34. orr.

Hortik elikatzen da halaber gure eta animalien enda, hortik dakutsagu hiri alaiak umez loratzen eta oihan marduletan txori berrien kantua nonahi entzuten. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 47. orr.

-Oihan birjinako akusmatiko baten bila! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 125. orr.

Oihan ikaragarria zilatzen zuen errege-bide nagusia. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 104. orr.

Ingurunean oihan zarratua besterik ez. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 51. orr.

Bero itogarriak, eurijasa bortitzekin batera, landaredi bete lodia sortzen dute, oihan eta baso itxi-itxi, dena umel eta berde gordetzen duela. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 438. orr.

Eguzkiaren norabidean gindoazen, sigi-sagaka noski, zidor bat non ageri, handik, oihan trinkoan barrena. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 71. orr.

Ural mendien hegal hartako oihan sarrietatik bota zuen ekaitzak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 163. orr.

Kolore anitzeko lumadun kolibria; haren atzean, oihan itsua. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 93. orr.

Itsasoaren erdian zaudela dirudi, eta gure piramidea irla edo ontziren bat dela, itsasoz inguratua; oihan itsua besterik ez izaki, ordea, baztergabea, berde-urdina, laua, ozeanoa bezalakoxea... Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 62. orr.

oihan itsua! Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 62. orr.

Haizearen putzak oihan orritsua astintzean. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 401. orr.

Azkenean, oihan handiaren itsaso berde ilunak osoki irentsi zuen. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 123. orr.

3 irud/hed

Caulfieldek zeharkatu beharreko oihana New Yorkeko hiria dela pentsatzen badugu eta... Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 127. orr.

Burdin eta betoizko oihana zirudien. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 137. orr.

Serpentinak eta girlandak nonahi, farfaileria berde eta gorrizko oihana, eta smoking-dun jaun haiek, zopiloteak bezain beltzak, haien lumajeak ere distira bera egiten baitu... Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 132. orr.

Etxe orratzen oihana beren oinen pean zuten. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 138. orr.

Ahots eta oihuen oihana ozenago entzuten da. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 245. orr.

Talmuda oihan bat da, ederra, zirraragarria, miresgarria, baina oihana. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 7. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gidatariko batean, futbol-zelaitan neurtua zegoen egunero sutan suntsitutako oihan-eremua. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 244. orr.

Bihotz erdiragarria duk departamentu adinako oihan-sail handiak ketan desagertzen horrela ikustea. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 94. orr.

Esau ehiztari trebe bihurtu zen eta oihan-gizon; Jakob, ostera, gizon patxadatsua zen eta etxekoia. Elizen arteko biblia   Has 25,27

Sudurra oihan-txori baten hezurraz zeharkaturik zuen indigena batek keinua egin zidan itzalean zegoen etxola baten atetik. Jon Alonso   «Euskal karma» - 16. orr.

Sarale-metak eguzki-argitan gorri, eta artalde bat oihan-ertzeko sakonune harri-kozkortsu batean: zizare zuriak iduri! Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 295. orr.

Nazioa" eta "nazionalismoa" gogoko ez dituzten batzuek, Nazioa eta nazionalismoa gutietsi beharrez-edo, baso, sasi edo oihan usaina darion "Etniaz" edo "etnizismoaz" mintzo zaizkigu. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 57. orr.

Berriz ere oihan legea nagusi. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 88. orr.

Abuztuan kasik egunero pizten diren oihan-suteez ere bertze 1.485 karaktere gehiago idatziak nituen, xehetasunak telefonoz jasota suhiltzaileei. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 48. orr.

Oihan-begiraleek txapliguak erabili behar izan zituzten zakurrak izuarazteko. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 177. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Halaber, zirimol oldartsuan korrituz, tantai handiak zelaietan eraisten ditu eta mendi tontorrak bere putz oihan apurtzailez astintzen. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 47. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Etorriko dira itsaso luzeetan galtzen diren hareazko bazterretatik, kez beteriko txaboletatik, lur landerretatik, otso-oihan sakonetatik, zeinen erdigune zehazkabean Gaizkia baitago. Laster haritz oihan batean sartu naiz, eta patarra eztitu zait. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 199. orr.

Oren bat huntan baginabiltzan, goiti doan bide xendra hertsi batean, pago oihan baten erdian, hiruak lerro lerro. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 175. orr.

Gurutze oihan hartan burdinezko beltzak eta harrizko grisak gailentzen dira. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 99. orr.

Dos Passosek deskripzioetan darabilen zolitasunak zuzen-zuzenean zementuzko hiri-oihanera garamatza, oihan bizi-bizi, koloretsu eta kalapitatsura. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 11. orr.

Igandea izan zen egunik txarrena, New York ekuatore-oihan batean galdutako biztanle-gune bat bihurtzen den une ia-ia arnasa ere hartu ezin den horietako bat, munduan denik eta lekurik beroena eta zitalena. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 260. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus