Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parada2 (orobat parade g.er.) iz pertsona ilara bat jendaurrean igarotzea, bereziki soldadu talde bat agintarien aurrean. ik desfile.

Argazkiak SSetako parada batean egina zirudien. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 136. orr.

Danborrada [...] donostiarrek ikusi behar izan zituzten gudarosteen parada, erretreta, martxa eta desfileen erreplika umorezkoa da. Askoren artean   «Rataplan» - 15. orr.

Hala ere, eta egia aitortuko badut, ostegunean Iratxeko zelaietan ikusitako parada militarra hunkigarri gertatu zitzaidan. Txillardegi   «Putzu» - 231. orr.

Soldadu-osteak paradan formatuak, horrelaxe irudikatzen ditugu, infanteak eta zaldunak oina lurrean, ikur nazkagarriaren jaitsierari eta ikur kristauaren zein lusitanoaren eraikitzeari begira. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 57. orr.

Puertorricarren parade honetan inor ez da bere jaioterriko hizkuntzan mintzo: ingelesa da nagusi. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 163. orr.

Atzo hartu behar genuen Euskal Herrirako bueltako hegazkina, baina gaur urteroko Gay Parade ospetsua ospatzen dela eta, atzeratu egin dugu hegaldia. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 172. orr.

Beltzek sekulako harrera egin ziotela otsailaren 22an, paradak eta guzti. Txillardegi   «Putzu» - 282. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus