Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

magina 1 iz (ezpata) zorroa.

Nik ere erosi dut, beraz, sastakai bat, brontzezkoa, sendoa, larruzko magina eta guzti, gerrian loturik eramateko jantzien azpian. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 125. orr.

Bertzeei ezpaten gordetzeko eta maginan sartzeko keinua egin ziena. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 554. orr.

2 ematutua.

Magina mugimendu xurgakaritan uzkurtzen zitzaiola sentitu nuen eta bertan bota nuen nire esne beroa. Aitor Arana   «Onan» - 73. orr.

Ikuslearentzat, zulotxoz beteriko planetak izan daitezke; egilearentzat, giza gorputzaren zuloak: uzkiak, maginak, glandeak. Berria - Kultura   2004-05-12

· irud/hed Eta hitz zuzenak dira horiek, orekatuak, arrazoiaren maginatik erdituak. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus