Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paradero iz bilakabide baten amaiera.

Bere gogozko itsu eta gor batek baino ezin zezakeen dudarik izan Europa aleman batean juduek izango zuten paraderoaz. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 76. orr.

Ez zuen, geroztik, haren paraderoaren berri gehiago jakin. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 128. orr.

Lehia bizi hura ez ote zetorren patua niretzat prestatzen ari zen paraderoaren intuizio ilun batetik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 159. orr.

Zure paradero berberean amaitzeko zorian egon nintzen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 256. orr.

Horrela bukatu behar zuena gauza jakina zen, a zer paraderoa. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 130. orr.

-Hau dun paraderoa hau! Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 14. orr.

Ze paradero duk hau, komediantea? Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 54. orr.

Nire paraderoa ere halakoxea izaki; izerditua eta hautseztatua, legar-gurdiko nekazari hura bezalatsu, oinak ere galipotez zikinduak, eta zer esanik ez nire alkandora. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 197. orr.

Esanguratsua den euskarari hika mintzo zitzaiola Etxepare XVI. mendean [...]; XIX. mendean, berriz, "Ama Euskara" bihurtu da, maitagarriago baina babesgabeago, ikusi dugun bezala; eta hemen, ostera, "amona xahar bat": horra bikalabidea; ederra paraderoa! Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 131. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus