Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paradigma 1 iz gramatikan, izen edo aditz joko baten arautzat ematen den eredua; hizkuntzalaritzan, testuinguru jakin batean koka daitezkeen hitzen multzoa.

Gramatikaren paradigma eta baso guztiak itsu mutilik gabe zeharkatzeko gai izan den jendeaz inguraturik gaude harrizko herri honetan, ongi dakikezunez. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 29. orr.

Nahikoa da sail horiei gain-gainetik begiratzea grezierazko eta latinezko paradigmen arteko erlazioaz ohartzeko. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 29. orr.

Irakaslearen ekarpena lehenik [...] eskola orduetatik kanpo aditzaren paradigmak, euskara batuaren hastapenak irakasten zizkigun irakaslearena. Berria - Kultura   2006-01-21

Aditzen paradigma izan da nire lokamutsa. Berria - Harian   2005-03-20

Analogia, aktiboaren singularreko lehen pertsonan soilik gauzatu zen hasiera batean; gero, indikatibozko era burutuaren ia paradigma osoraino helduko zen. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 202. orr.

Hizkuntza baten paradigma fonologikoak osatzen du hizkuntza horretako hiztunek, hizkuntza hizketa bihurtu ahal izateko, buruan duten hizkuntzaren Nolakotasun Fonikoaren ezagutza. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 126. orr.

Zentzuzkoa da, hartara, hizkuntza baten hots inbentarioa (paradigma) osatzeko aukerak mota honetakoak. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 101. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hala gertatzen da multzokatze mota honen tipo ezaugarri batean: flexio paradigmetan, alegia. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 162. orr.

Has gaitezen desinentzia-tik, hau da, aditz paradigma bateko formak bereizten dituen hitz bukaerako flexio ezaugarri edo elementu aldakorretik. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 227. orr.

3 zientzia-komunitate batek ikerketa-esparru gisa partekatzen duen eredu teoriko eta lan eredu zehatza.

Ba al dago teorien -paradigmen- artean aurrerapen zientifikoa identifikatzeko ebaluazio irizpiderik? Askoren artean   «Filosofiako gida» - 164. orr.

Kuhnek paradigma gisa ulertzen du teoria zientifikoa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 164. orr.

Bi modernitate egon direla filosofiaren historian, funtsari dagokionez arrazoimenaren bi kontzeptu guztiz desberdin dauden bezala, alegia: (A) Eredu kartesiarra: paradigma razionalista (eta horren eztabaida) (B) Eredu kantiarra: paradigma idealista (eta horren eztabaida). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 76. orr.

Kanten ustez izadia oraindik aurreko paradigmakoa da, makina bat; Hegelen iritziz, aldiz, organismo bizia da, bere burua izateko bilakatuz doana. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 85. orr.

Bestela esan, modernitatea arrazoimenaren paradigma finkatzeko proiektua da, eta hura aurrera eramateko hala teoriaren nola praxiaren oinarriak jarriko ditu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 76. orr.

Nola karakterizatu zientzialarien praktika desberdinak -paradigmaren barnean edo paradigmen arteko lehian gauzatzen direnean? Askoren artean   «Filosofiako gida» - 164. orr.

4 irud/hed

Rulforen paradigman kezka existentziala (zeinak biziaren mugetatik aurrera ere, hilen artean, kezka izaten baitirau) fatalismoz janzten da, eta zeharo loturik ageri da lurrarekin -lur konkretu, zehatz, historiko batekin-, harekin bat eginik. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 12. orr.

Baina horrek baino gehiago, beste alor batek lan handiagoa ekarriko digu: formazioaren paradigman aldaketa ekarriko du Bolognak. Berria - Euskal Herria   2004-03-21

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Prozesu horrek atarramentu ona izan dezan, paradigma aldaketa bat behar da, Garapen Iraunkor kontzeptuaren eskutik. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 38. orr.

Seguruenik, paradigma-aldaketa kontzeptua izan dezakegu egokienetakoa, baldin eta gaurko geure munduaren eta Ignazioren munduaren arteko alde, tarte eta jauzi handia hobetu ulertu nahi badugu. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 16. orr.

Iraultza kopernikarra dugu, esaterako, paradigma-aldaketaren adibiderik esanguratsuena. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 16. orr.

6 zerbaiten adibidea edo eredua.

Beti izan da Chirac frantses jakobinoaren paradigma. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 56. orr.

Idaztera bakarrik dedikatzen den idazlearen paradigma eta eredu da. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 174. orr.

Petrolioaren madarikazioa jasaten duten herrialdeen paradigma da Nigeria. Berria - Mundua   2006-02-10

Euskal Telebistako irudietan behin eta berriz erakutsi zuten Joxe Elosegi, euskal zaletuaren paradigma bailitzan. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 116. orr.

Auzitegi Gorenean gertatzen dena bidegabekeriaren paradigma da. Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Kolorea, mailaketa jarraitu batean gertatzen dena hau ere (ostadarra da honen paradigma). Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 248. orr.

Literarioki Unamuno-k plano historikoak lotzen dituen bezala, bere esperientzia pertsonala, Gaztelara irtenda erreusituz, Bilboko historiaren paradigma da; Bilboko historia, Gaztelak lagunduta erreusituz, Euskal Herriko historiaren paradigma. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 116. orr.

Sano dagoenak badaki bizimodu hotz eta erosoaren paradigma beteginena hilerrikoa baizik ez dela. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 178. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus