Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saltatu, salta, saltatzen 1 du ad

Harresia saltatu, basoa zeharkatu eta zabortegi batera irten gara. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 410. orr.

Lepic jaunak beste langa bat saltatu du, ondoko alpapa-soroa arakatzeko. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 134. orr.

Zurezko mailak launaka saltatuz jaitsi zituen bi pisuak. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 35. orr.

4,35 saltatu dut aurten, baina 4,40-4,45 saltatzeko moduan ikusten dut neure burua. Berria - Kirola   2004-03-05

Sutegitik saltatutako su-printzak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 354. orr.

2 (osagarri zuzena agertzen ez dela)

Miliok saltatu zuen orduan. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 131. orr.

Leiho apurtuen artetik barruko suzko txinparta goriek kanpora saltatzen zuten. Jon Maia   «Riomundo» - 125. orr.

Poliki-poliki, gizonek kamioi gainetik kaleko lokatzetara saltatzen zuten, armak eskuetan ondo helduta zituztela. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 151. orr.

Ez dela landareak biltzea edo noraezean ibiltzea baino hoberik, aldian behin hilobi baten gainetik saltatuz edo itzulinguru bat eginez. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 24. orr.

Su gainetik saltatuz. Herria   2005-06-23

Erbinudeak orduan lurrera saltatu zuen txistuka. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 24. orr.

Ni geldiro abiatu nintzen, eta ehunen bat metroren ondoren, orga gainera saltatu nuen. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 96. orr.

Ohera joan arte ibili ziren jolasten, herrenka saltatzera eta besoak lotuta eramatera. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 136. orr.

Pentsatzeko astirik gabe, albora saltatu eta bi eskuez ote mordo bati heldu zion. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 192. orr.

Inortxok ere ez zidala jarraituko, are gutxiago martxan zegoen tren batetik saltatu behar bazen. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 59. orr.

3 irud/hed

Zati bat saltatu duzu -mozten dio Janek, orain amak baino hobeto baitaki istorioa-. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 217. orr.

Azken eskola-ordua saltatu eta zerbeza pare bat hartu dudala lagunekin. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 48. orr.

Inportanteena da oso gustura nabilela Kutxin gora eta behera, taberna bat ere saltatu barik. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 64. orr.

Astean behin gosaria saltatu eta hamasei kilometroko bidea egiten dute elizara, etxeratutakoan bazkari eder baten esperantzan. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 301. orr.

ONCEren kabinara abiatu ziren denak emanda, bidean aurkitutako semaforo guztiak saltatu ahal izateko sinkronia bikainean. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 92. orr.

Azkenean, erlojuak zortzi eta erdiak adierazi zituen, eta sarrailak saltatu zuen. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 97. orr.

Goitu egin zitzaizkion odolak eta tunpalahara erori zen pultsuak saltatuta. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 228. orr.

4 (da aditz gisa)

Bagoi bateko plataformara saltatu nintzen eta beheiti begiratu nuen. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 52. orr.

Ikusten dut nola saltatzen den ohetik, lotsarik gabe, gazte hura defenditzeko. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 184. orr.

Maitasun sugarra pizten da ariman, non txinparta gozoak saltatzen baitira eta Jainkoaganako sentipen egarberak. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gainetik saltatu (3); lurrera saltatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus