Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gandutu, gandu(tu), gandutzen 1 da/du ad (ganduz) lausotu.

Suei darien ke urdinak harana gandutu du. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 62. orr.

Eta berriro eguzkia hantxe, kristal esnetsu baten atzean bezala gandutua, lurrinezko sargoria, ikusi ere egiten zena. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 52. orr.

Eguzkia, kotoizkoa irudi, likits eta beroa, ortzadar-inguru batez gandutua. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 75. orr.

Faroltxo haiek, zigarreten eta zigarroen lurrinetan gandutuak. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 132. orr.

Bulego itxurako gela estu hura betetzen zuen zigarro-ke grisaxkak gandututa, Schenker doktorea ikusi nuen. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 103. orr.

2 hed/irud

Eskaileretan beherakoan betaurrekoak oso gandutu zitzaizkion lurrunez eta kendu eta garbitu egin behar izan zituen. 25355

Une batez urduritasunak gandutu zion burua, baina laster jarraitu zuen berriaren haria. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 43. orr.

Lajos heldu aurreko arratsaldea eta gaua gandututa agertzen zaizkit gogoan. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 15. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Gaztetan Mediterranioko argiak luzaz gozatu izanak areagotu egiten zion egurats gandutuaren zama. Josu Landa   «Odolbildua» - 10. orr.

Haren irudiaren ertzak lausoturik zeuden eta Harryk leiho gandutu batetik zehar bezala ikusten zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 257. orr.

Orduan hark onez onean begiratuko zion beti bezala, begi berde axal gandutuekin. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 175. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus