Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

negargura (orobat nigargura g.er.)iz negar egiteko gogoa. ik negargale.

Barregura eragiten zidan negargura baino gehiago. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 296. orr.

Sekulako negargura etorri zitzaidan. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 78. orr.

Urrats bat egin eta negargura etorri zitzaion. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 145. orr.

Anaia zela-eta hunkiturik, negargurak eman zion eta, gelara joanda, negar egin zuen. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 123. orr.

Eta horrek negargura ematen zizun, eta ez zenekien zergatik. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 94. orr.

Negargura bortitz batek hartu zuen, baina oraingoan eutsi egin zion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 300. orr.

Negarguraren moduko zerbaitek estutzen dizu eztarria eta indarrez besarkatzen duzu Luisen bular gihartsua.] Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

negargura eman (3); negargura ematen (6); negargura etorri (4); negargura etorri zitzaidan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus