Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parafrasi iz testu bati, argitzeko, eransten zaion azalpena; testu baten itzulpen askea; esaldi edo hitz baten edukia gordez baina forma aldatuz taxutzen den esaldia.

Pasarte guztiak jaso, eta gero itzuli eta gaztelaniazko parafrasien bidez azaltzen saiatzen da. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 75. orr.

"Jaitsiko naiz eta ikusiko dut" honela itzultzen du "Banoa, beraz, agertzera eta ikustera"; eta hauxe da bere parafrasian etengabeki egin ohi duena. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 74. orr.

Zer egingo diot? Hollywoodek egin nau, Graham Greeneren parafrasia eginez. Berria - Kultura   2006-04-02

Gogo hitza edo bere eratorriren bat aurkitzen duen bakoitzeko, erdarazko parafrasien bidez saiatzen da azalpenak ematen, kasuan kasuko xehetasun, ñabardura bereziez. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 13. orr.

Hobe da termino bakuna parafrasia baino. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 359. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus