Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oihartzun (orobat oiharzun g.er.) 1 iz hots uhinek behaztopa bat aurkitzean gertatzen den hots errepikatzea; horrela errepikatzen den hotsa.

Ez zuen deus entzuten, halako oihartzun batzuk bakarrik. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 135. orr.

Oihartzunak durundi egiten du, behin eta berriz errepikatuta. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 73. orr.

Ararateko oihartzunak erantzun zion. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 78. orr.

Tiro itsuei tiroen oihartzunak baizik ez zieten ihardesten. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 235. orr.

Beste tiro batzuk gehiago bota nituen, eta oihartzunak entzun nituen muinoen kontra. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 43. orr.

"Espezialista batengana joan beharko dut" dioen bere ahotsaren oihartzuna entzun da sukalde hutsean. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 40. orr.

Bonsoir! erranez barneko hesia hesten didate, klixka!, atea gero, klaska! klaska! giltzarekin bi itzuli, eta, klanka!, gaineko zerrapoa, klanka!, pekoa, zeldaren barnean sekulako oihartzuna eginez... Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 54. orr.

ik beherago 7. 18734

Gero Tabiraren ahotsa heldu zitzaion, urrundik, dantzaka, oihartzun gisa errepikatuz: [...]. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 151. orr.

Bere amaren ahotsa inoiz baino ozenago entzuten zuen bere buru barruan, oihartzun baten gisa: [...]. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 195. orr.

2 (izenondoekin)

Emandako urratsen oihartzun geldoa entzunez jaitsi ziren, Kale Isilera, Rath Dinenera iritsi ziren arte. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 118. orr.

Agindu ozenen baten oihartzun xume-xumea heltzen zen niganaino. Txillardegi   «Putzu» - 14. orr.

Mila ezezagunen elkarrizketen oihartzun hurbilak oraindik ere belarrietan durundika, espaloiaren erdian gelditu eta, bat-batean, herrimina gaineratu zitzaidan. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 74. orr.

Nire andrearen ahotik ateratako "Fernando, bagoaz?" horrek oihartzun durunditsua utzia zidan belarri barnean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 185. orr.

Weasley andrearen oihuek, ohi baino ehun aldiz ozenagoek, tintin-hotsa eragiten zieten mahaiko platerei eta koilarei, eta oihartzun gorgarria harrizko paretetan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 77. orr.

Itsas barraskilo batek itsasoaren marmarra bere altzoan nola, halaxe darama literaturak oihartzunen oihartzun etengabea. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 31. orr.

3 irud/hed

Orain, berriz, ezagututako alaitasun guztien oihartzuna iristen zitzaion. Liburu bat zabaldu orduko, idazlearen arreta piztu duten oihartzun batzuk entzun eta antzeman ditzake irakurleak: idazlearen mamu kuttunak eta obsesio zaharrak; [...]. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 284. orr.

Eta susmoa hartu nion txakurren beldur hura ez ote zen beste beldur sakonago baten oihartzun. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 84. orr.

Zer oihartzun izan dezake horrek guztiak Sephenen arte-lanean? Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 224. orr.

Euren ekintzen oihartzuna neurtu gabe egin dituztela horietako asko. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 76. orr.

Besoa diosal egiteko goratu zuenean, gehiegi altxatu zuen; espasmo edo postura zurrun batean gelditu zela zirudien: noizbait izandako estereotipoen zantzu bat, oihartzun bat edo. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 250. orr.

Oihartzun dute Portalisen baitan dibortzioaren aldeko eta aurkako argudioek. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 24. orr.

Maite dut nire ateraldiek oihartzun izatea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 301. orr.

Greenpeaceren jarrerak oraindik ere oihartzuna badu hemen. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 60. orr.

Nahiz, dena oihu eta burrunba dagoen mundu nahasi huntan, ospakizun horien oiharzuna ez bide den lehen bezen azkarra... Herria   2005-03-31

Goragoko mailetan gertatzen da integrazioa, eta hala elkartzen dira koloreak eta oroimena, espero dena, asoziazioak eta desirak, oihartzunezko eta esanahizko mundu bat sortzeko gutariko bakoitzarentzat. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 48. orr.

4 irud/hed (izenondoekin)

Badaude gurean, atzerrian oihartzun ona izan duten liburuak, eta beharrezkoa da jakitea kanpoan zerk funtzionatzen duen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 58. orr.

Hilketak oihartzun handia izan zuen. Oihartzun eta indar handiko grebak antolatu ziren. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 219. orr.

Solidarioen ekintzak oihartzun zabala izan zuen Euskal Herrian, baita hemendik kanpo ere. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 63. orr.

Atzean geratu dira, oso atzean, gerra lazgarriaren oihartzun metrailazkoak.· Oihartzun metagramatikoa: hitza hizki bat aldatuta errepikatzen da. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 49. orr.

Oihartzun luzatuaren kasuan, bigarren hitzak lehenengoaren errepikapena da, baina hizki bat (edo batzuk) gaineratuta. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 50. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zergatik ez pentsatu liburuek berek, liburuen beren artean sortzen ziren dei eta oihartzun jokoekin, erabakitzen zutela Enrikeren gogoaren higidura? Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 160. orr.

Ixtorio-mixterio hitz bikoitzak prozedura ondo baino hobeto baliatzen du: lehenengo hitzaren metagramari m bat erantsita, errepikapenak ez du bakarrik oihartzun efektua sortzen, aitzitik zentzuz beteriko bigarren hitz bati probetxu semantikoa ere ateratzen dio. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 35. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hots oihartzun hauen indar poetikoa ageri da batzuetan: [...]. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 39. orr.

Gorreria eragiteko moduko kanoiztatzeak harrabots-oihartzun egin zuen zerumugan. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 57. orr.

Konposizioaren zentzu plastikoaz gainera, konposizio hitzak dituen musika-oihartzunak ere ez baitira ahaztu behar. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 253. orr.

Txontaren txio-txioa entzun zuenean, fusileria oihartzun urruna etorri zitzaion gogora. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 369. orr.

Frantziako gerla oihartzunak ez ziren oraino Nafarroara ailegatu. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 98. orr.

Nola mantendu, moldatu eta hobetu bere gizarte-oihartzuna eta euskal komunitateari egiten dion ekarpen kultural, intelektual eta ludikoa? J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 64. orr.

· Musika oihartzun hari etenkor bat heltzen zen gugana. Txillardegi   «Labartzari agur» - 70. orr.

7 oihartzun egin

Gure oihuek oihartzun egiten zuten kale isilean. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 43. orr.

Haren irriak, berriz ere, oihartzun egin zuen "Lisboako" paretetan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 111. orr.

Handik gutxira, kanpai handiaren tenore-eiteko dangadek oihartzun egin zuten herrixka osoan zehar. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 86. orr.

Hiru bider egin zuen oihartzun Atearen kontra ariete handiak. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 122. orr.

Kantuei etsaien garrasi zakarrek egiten zieten oihartzun. Elizen arteko biblia   Jkd 18,10

Kontuz emandako pauso bakoitzak ozen egiten zuen oihartzun horma itzaltsuetan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 256. orr.

Egun osoan aditu gabeko danbatekoek orain egiten zuten oihartzun kanpo aldean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 134. orr.

Basoa soinuz betetzen da eta harkaitzek oihartzun egiten diete poz-kantuei. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 235. orr.

Ordu bateko eta bietako joetan, zakur batek saingaka egin dio oihartzun. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 143. orr.

Testu batek gure baitan oihartzun egiten badu, imaginario berezia sorrarazten badigu barnean [...], malgua bezain aberatsa den hizkuntzan, kontsidera daiteke begien aitzinean dugun testua kalitatezkoa dela. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 158. orr.

· Haien hanka-hotsak oihartzun ozena egiten zuen Crabberen eta Goyleren hanka handiek lurra jotzean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 185. orr.

Egia osoa, egia mina, ez da bakarrik jateko moduko platera; ez da nork bere buruari gordinki esatekoa ere, zeren pertsona bakarraren barrunbean oihartzun edo durundio gaiztoa egiten baitu, eta asko eta izugarri baita anplifikatzen, jasangaitz, erregarri eta norbere buruaren torturatzaile bihurtzerainokoan. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 261. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lanaren oihartzun (3)

oihartzun asko (3); oihartzun bat (18); oihartzun batek (3); oihartzun baten (6); oihartzun batzuk (4); oihartzun berezi (3); oihartzun berezia (6)

oihartzun egin (19); oihartzun egin zuen (9); oihartzun eginez (3); oihartzun egiten (23); oihartzun egiten zuten (4); oihartzun eskasa (4); oihartzun gehiago (3); oihartzun gisa (11); oihartzun gutxiago (3); oihartzun handia (68); oihartzun handia eduki (3); oihartzun handia izan (44); oihartzun handia lortu (4); oihartzun handiagoa (27); oihartzun handiagoa izan (5); oihartzun handiagoa lortu (4); oihartzun handiena (5); oihartzun handiko (10); oihartzun huts (3)

oihartzun izan (5); oihartzun izugarria (4); oihartzun luzatua (6); oihartzun luzatuaren (3); oihartzun mediatiko (6); oihartzun metagramatikoa (3); oihartzun murriztua (3)

oihartzun onak (3); oihartzun ozena (3); oihartzun txikia (5); oihartzun txikia izan (3)

oihartzun urruna (4); oihartzun zabala (11); oihartzun zabala izan (4); oihartzun zabala lortu (3); oihartzunen oihartzun (3)

urratsen oihartzun (3)

ahots baten oihartzuna (3); ahotsaren oihartzuna (6); ahotsen oihartzuna (4); azken oihartzuna (3)

hitzen oihartzuna (14); hotsen oihartzuna (4)

izan duen oihartzuna (4); izan zuen oihartzuna (10); lehenengoaren oihartzuna (3); nire urratsen oihartzuna (4)

oihartzuna aditu (3); oihartzuna balitz bezala (3); oihartzuna egiten (4); oihartzuna egiten zuten (3); oihartzuna eman (3); oihartzuna entzun (11); oihartzuna entzun zen (3); oihartzuna entzuten (10); oihartzuna hartu (3); oihartzuna heldu (3); oihartzuna iritsi (3); oihartzuna izan (37); oihartzuna izan du (9); oihartzuna izan zuen (9); oihartzuna izango (4); oihartzuna izatea (5); oihartzuna jaso (3); oihartzuna sumatzen (3)

oihuaren oihartzuna (3); sekulako oihartzuna (5); sortutako oihartzuna (3)

urratsen oihartzuna (6)

ahotsaren oihartzunak (3); lehen oihartzunak (3); oihartzunak entzun (3); oihartzunak entzuten (4)

oihartzunaren bila (3)

oihartzunen gelan (3); oihartzunen jokoa (3); oihartzunen oihartzun (3)

ez dute oihartzunik (6); inolako oihartzunik (4); izan zuen oihartzunik (3); oihartzunik gabe (4); oihartzunik handiena (5); oihartzunik izan (11); oihartzunik izango (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus