Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paragrafo 1 iz prosazko testuetan, letra larriz hasi eta puntu eta bereiz batez bukatzen den atal bakoitza.

Konturatu al zarete aitzinsolas honek lau atal dituela (lau letrako izenburu banarekin), atal bakoitzak lau paragrafo, paragrafo bakoitzak lau esaldi? Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 14. orr.

Kapitulu honetako bigarren paragrafoan. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 40. orr.

Garrantzi handia du paragrafoa eduki-unitate gisa hartzeak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 347. orr.

Paragrafo hau guztia esaldi bakarra da jatorrizkoan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 237. orr.

Jaso zenuten txostenean paragrafo batzuk falta ziren. Berria - Harian   2005-08-12

Geroago barkamenaren paragrafoa erantsi zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 41. orr.

Paragrafoz paragrafoko azaleko irakurketa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 327. orr.

Bi paragrafo irakurri orduko, Arazo izeneko jaunak jo zuen nire atean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 136. orr.

-Izan ditut nik goizean paragrafo batekin hasi, eta gauean paragrafo berarekin bukatu ditudan egunak -esan zuen idazleak. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 171. orr.

Gobernua erantzukizunetik askatu ondoren, hona aldatuko ez ditudan beste paragrafo batzuen bidez [...] herritarrekin zer modu amultsu eta humanitarioan jokatu zuten kontatzen du. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 24. orr.

Paragrafoak: luzeegiak izatea ez da ez praktikoa ezta itxurosoa ere, ideia zuzen eta zehatz aurkeztea komeni baita; paragrafo guztiak justifikatu; izenburuaren hurrengo paragrafoa ez justifikatu; lerro artean tarte eta erdi utzi; paragrafotik paragrafora bi tarte utzi. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 370. orr.

Zenbaketa B-ko eransketa da, bertan Kantek A-ko paragrafo bakarrari beste hiru gaineratu baitzizkion. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 288. orr.

Analogien lehen paragrafo hau B-ko eransketa da. Herria  

2 (izenondoekin)

Egunkaria-ko artikuluan osorik zetorren nire izena, Julen Lamarain Lizaur, nire biografia laburbiltzen zuen laudoriozko paragrafo koxkor batekin. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 152. orr.

Zuzenbide-liburuko paragrafo joriak, hasieran lausoak, gero argitu egin ziren. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 137. orr.

Hauek dira minimalismo narratiboaren ezaugarriak: kontakizun laburrak, esaldi laburra eta paragrafo motza nagusi direnak, oso eszenografia eskasa, pertsonaia gutxi, eta ekintza, drama, gutxiestea. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 7. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehen paragrafo hau (4); paragrafo b; paragrafo bat (5)

hurrengo paragrafoa (3); lehen paragrafoa (3)

hurrengo paragrafoan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus