Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saltsa1 (orobat salsa g.er.) 1 iz janari batzuk gozatzeko maneatzen den nahastura, uretan, oliotan, esnetan edo kidekoetan desegiten diren zenbait gai koipetsu eta urrintsuz osatua.

Potagea, berdura, haragia saltsan, gazta eta fruta. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 128. orr.

Saltsa egiteko kazolan jartzen zituen olioa eta tipula txiki-txiki eginda, gero azenarioa ere bai, txiki-txiki eginda, [...]. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 219. orr.

Léa gogotik ari zitzaion sardexkaz eragin eta eragin, saltsa ondo nahasteko. azkenean, egin samartu zen garaian, pipermina lehendabizi, eta ogirina gero, saltsa loditzeko. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 25. orr.

Saltsak, saiheskiak boilurrekin eta bestelako jaki gozoak prestatzen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 295. orr.

Hiru ordu laurden edukitzen zuen saltsa egiten pilpilean. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 219. orr.

Ahabi garratzez egindako saltsa. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 183. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Osagai hobezinekin osaturiko pil-pil, saltsa berde, bizkaitar edo beltza -txipiroiena- erantsiko diogu. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 89. orr.

Saltsa arrosarekin prestatzen dituzte sukaldean, oso goxoak dira. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 186. orr.

Cocktailarena bezalako itsas aintzira baten pareko kolore berde bera zuen saltsa mehe, min eta fresko batean. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 192. orr.

Maionesa, saltsa konplikatuak eta pastelak ez zitzaizkion batere gustatzen. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 48. orr.

Chopsuey-k eta saltsa txinatarrak isuritako usaina nabaria zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 403. orr.

Sukaldaritza txinatarrean bezala, saltsa gozo-garratza osatzeko. Berria - Kultura   2004-09-15

Kontua da, Patri, Ezpeletako piperra ez dela egokiena bizkaitar saltsa egiteko. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 109. orr.

Saltsa bizkaitarrean beratutako patata eta itsaskien salda apartsua. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 68. orr.

Mango Sorbetea Marrubizko Saltsa Epelarekin Gero patatak zuri-tzera etor zaitezke eta entsaladarako saltsa egitera. Jon Alonso   «Euskal karma» - 74. orr.

3 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Jan artean ustel ez daitezen (tomate saltsa, izozki industriala), mikroorganismoei lehia irabaz diezaiegun. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 14. orr.

Zorterik ez baduzu, pote batean luzokerrak eta mustarda saltsa pixka bat besterik ez dator. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 278. orr.

Mary Janeren ideia izan zen hori, eta antzararentzako sagar-saltsa ere iradoki zuen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 294. orr.

Labean apur bat xigortu baizik ez dituela egin, gainetik tipula eta txokolate saltsa batez estaliz. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 168. orr.

Zikiro saltsa "keztatuak" kozinatzeko, ardiak premiazko baino, hornigailu bilakatuak ziren. arroz koilarakada bat haragi-saltsan, eta kalabaza-xerra bat. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 84. orr.

Bi ordu geroago, postrea irabazia genuen: soingaineko-botoi bat... intxaur-saltsan. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 149. orr.

Dendatik ekarritako baratxuri-olio errea edo txipiroi-saltsa beltza gaineratuko dio. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 63. orr.

· Tomate-saltsa botila bat beira xehatuzko uhinen gainean zabukatzen zen, batetik bestera. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 394. orr.

4 irud/hed

Beste saltsa bat mintzen ari dena, Europa batuaren lege nagusiarena... Esan behar dut gogoko izan nuela Harry, Tomi atsegin emateagatik eta haren fantasia gauzagaitzaren saltsa loditzen aritzeagatik. Herria   2005-02-10

5 nahaste-borrastea.

Boto zenbaketan dagoen saltsa ez da makala, eta hori Bushen garaipen garbiaren aurka doa. Berria - Mundua   2004-10-31

Gero etorri ziren saltsak. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 35. orr.

Berehala zetozen azterketak, eta gero selektibitatea, eta saltsa hura guztia baino lehen egin behar genuen gurea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 122. orr.

Jendea segur da saltsa guzi hori saltsa bat baizik ez dela, ez dela larria oinarrian. Berria - Harian   2005-10-25

Saltsa eta tirabiretan abiatua nintzen neure nagusi eta lankideekin. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 190. orr.

Dena den, saltsa hartan putakumerik handiena puten mundutik at zegoen, zalantzarik gabe. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 38. orr.

Hauxe da saltsa sortu dudana! Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 96. orr.

Saltsan sarturiko bat, noski, zuzenean edo zeharka baina saltsako bat. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 254. orr.

Dena zen posible saltsa hartan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 239. orr.

-Ez, nik ez dut neure burua saltsa horretan nahastuta ikusi nahi. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 109. orr.

Ohi dudanez, damutzen hasia nintzen saltsa horretan sartu izanaz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 270. orr.

Hizkuntza aitzakia izaten delako hortik kanpo dauden saltsak konpontzeko. Berria - Euskal Herria   2006-04-26

-Hainbat hobe, nahiago baitut emakumeen saltsetan sudurra sartzea diru kontu zikinetan baino. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 15. orr.

6 (izenondo eta izenlagunekin)

Hau kaka-nahastea, saltsa handian sartzen ari naiz. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 24. orr.

Ondo asko zekien saltsa gaizto batean ari zela nahasten. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 197. orr.

Gogorik eta grinarik gabe bizi nuen saltsa politiko guztia. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 26. orr.

Gisa guziz, hortarat joan gabe ere bada jadanik saltsa bat ederra...! Herria   2004-12-30

Detektibe lizentzia atera zuenetik saltsa lodi batean sudurra sartzeko aukera aurkezten zitzaion lehenbiziko aukera zen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 17. orr.

Emakumea, egunen batean saltsa ederrean sartuko zaitu zeure aho handi horrek! Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 266. orr.

Jendetan ez da makurrik izan bainan kasik egun erdi bat osoa ikaragarriko saltsa! Herria   2001-06-07

Saltsa harrigarria, kasik ezin sinetsia, bainan nun den egia finkatzen ahalko ote dute azkenean Paueko juje horiek? Herria   2005-02-03

Handik gutxira hasten zen egiazko saltsa, zereko zera zertzeko ordua. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 100. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Hizkuntza-saltsa guztietan atondu zuten Tales. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 58. orr.

Famili saltsa hauek gainera. Txillardegi   «Putzu» - 118. orr.

8 saltsa-maltsa adkor saltsa.

Geroztik nik ahal dakit zenbat elkarte, erakunde eta enparauetako saltsa-maltsatan sartuta ibili naizen: idazleena dela, bertsozaleena, Egunkaria Sortzen... Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 94. orr.

Leihatilaren beste aldean begira izango duzu, saltsa-maltsa hori guztia zer den ezin asmaturik. Gogoko zuen saltsa-maltsatan ibiltzea, Kenen emaztearekin eta lagun pila batekin jo zuen larrua, eta Gordonen seme zaharrarekin, eta baita jeneralarekin ere. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 54. orr.

Okerreko saltsa-maltsatarako bidea eman dezakete deskuido santuan beste esku batzuetan eroriz gero. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 138. orr.

9 saltsa mehe egin etekinik ez atera.

Orain bai hasi garela saltsa mehe egiten. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 77. orr.

10 saltsa-miatzaile izond ik saltsero.

Ez pentsa batere erraza denik ezkutatu saltsa-miatzaile batzuen erdigune lotsagabea izatea. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 83. orr.

11 saltsa-ontzi (orobat saltsontzi) saltsaren ontzia.

Kikara eta saltsa-ontzi bana bota ditu lurrera. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 202. orr.

Dusselek, mahaian gaudenean, saltsa ontziaren laurdena beretzat hartu eta gainerakoak, besterik gabe, batere saltsarik gabe uzten gaituenean, jateko gogoa joan egiten zait. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 180. orr.

Koronel batek ezpata biluziaren puntan luzatu zion saltsontzi bat dama bati. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 255. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus